Berriak Osasuna
Eu

14 positibo atzeman ditu Osakidetzak atzo Ordizian egin eta dagoeneko emaitza duten 707 PCR proben artean

2020.eko uztailak 07

Osasun sailburu Nekane Murgak ezagutzera eman duenez, erakunde arteko jarraipen batzordea eratuko da arratsaldean

Osasun Sailak eta Osakidetzak 985 PCR proba egin zituzten atzo, Ordizian eta ingurumarian burutzen ari diren zaintza lanen barruan. Orain arte, 707 proben emaitzak ezagutu dira, eta 14 positibo atzeman dira. Gaur hasi dira hitzartutako 540 probak egiten, zerbitzu hori indartzeko langile kopurua hirukoiztuz.

Osasun Sailburu Nekane Murgak ezagutzera eman duenez, jarraipen batzordea osatuko da gaur arratsaldean. Bertan, Ordizia, Beasain, Idiazabal eta Lazkaoko alkateek parte hartuko dute; baita Segurtasun sailak, Osakidetzak eta Osasun sailak berak ere.

Aldi berean, berriz ere eskertu du herritarren laguntza, baita gogorarazi ere ekainaren 27tik Etxezarreta kaleko ostalaritza-establezimenduren batean egon diren pertsona guztiek harremanetan jarri behar dutela beren osasun-zentroarekin. Proba egin zaien pertsona guztiei Osasun Sailak SMS bidez jakinaraziko die emaitza.

  

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 3.317 proba egin ziren guztira (2.616 PCR eta 701 test azkar).

 BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

 

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 19 dira, Lurraldeka, 0 Araban, 4 Bizkaian, eta 15 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 50 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 21 pertsona erregistratu ziren (PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren) eta 7 lagunek jaso zuten ospitaleko alta.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo ez zen hildakorik izan.   

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn. 

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/07_julio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/07_julio_Datos_Asistenciales.pdf

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)