Berriak
Eu

Elvira Cortajarenak Buenos Airesko berdintasunari buruzko laugarren jardunaldiei hasiera eman zien

2011.eko maiatzak 28

Elvira Cortajarena, Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria  jardunaldietako hasierako buru ibili zen.   "Berdintasunari buruzko IV. jardunaldiak: Generoa eta Komunikazioa", España Fundazioak antolatuta izan ziren. Mintegi hasierako mahaian, Julio Olmos Enbaxadako Lan-Sailburua eta Virginia Franganillo Herritar Berria Elkartea eta Genero Behatokiko Presidentea egon ziren.
 
Bere hitzaldian, Sailburuak eskertu zien Espaina Fundazioari eta Kanpotarreko Herritarren Zuzendaritza Nagusiari, haien parte-hartzea eta laguntzagatik hardunaldi horiek betearazteko.  Bere aurkezpena bi herrialdetan genero-indarkerien kontrako ekintzak eta esperientziak trukatzeko beharrarekin lotuta izan zen. "Espaina gai honen paradigma bihurtu da Genero-indarkeriaren kontrako lege integralaren promulgazioarekin, 2004an. Lege hau sustatzaile eta erreferentea izan da Europar Batasuneko eta Amerikako herrialde askorentzat", azadu zuen Olmosek.
 
Virginia Franganillo, Argentinako Emakumeen Kontseiluaren sortzaile eta Presidente ohi gisa, berdintasunaren alde eta indarkeriaren kontrako baterako eta etengabeko lanaren adiezgarri leiala da. Baterako lan hori martxan jarri zuten  Espainako Gizarte-ministerioak, Emakumeen Erakundeak eta Argentinako Kontseiluak batera.
 
Programa eta egitasmo asko bi herriren artean eztabaidatu, inplementatu eta ebaluatu zirela zehaztu zuen Franganillok.  "Emakumeen kontrako indarkeria politikarien gai-zerrendan egon behar da. Eta hau da aurretik lan handia duen ekintza amaitu gabea, gure herrialdeetan kultura matxista eta emakumeen kontrako agresibitatea amaitu arte", adierazi du.
 
Cortajarenak enfasi berezia jarri zuen "ezin dugu axolagabe ageri, emakume eta gizon gisa ezezik, herrixka orokor baten herritar, demokrata eta biztanle bezala ere bai. Helburu honekin, pentsatu dugu ahalik eta hizlaririk onenak izatea, ezagueraren adar desberdinetatik etorriak, hainbat profesional onekoak, begirada orokorra eta xarmagarriarekin. Den guztiak genero indarkeriaren kontrako borrokari buruzko adituak eta erreferenteak izan daitezen".
 
Argentinan bizi diren Espaindarrak kontzientziatzea eta sentikor bihurtzea izan zen topaketaren helburua. Aldaketa faktore bihurtzea lortzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren alde, emakumeen kontrako indarkeria utziz, nola erakundeetan barruan, hala eguneroko bizitzan.
 
Jardunaldiak maiatzaren 20 eta 21ean, Buenos Aireseko Club Españolen egin ziren, eta Argentina eta Espainako genero-erreferente eta espezialista askok hartu zuten parte.  
 
1995ean, Munduko Emakumeari buruzko IV. Hitzaldian Beijingen, Kofi Annanek esan zuen "beharbada  emakumeen kontrako indarkeria giza eskubideak urratzerik lotsagarriena dela".   Ez du muga geografikorik, kulturalik ezta aberastasunik ezagutzen. Horrela jarraituz gero, ezin izango berdintasunerantz, garaipenerantz eta bakerantz benetan aurreratu garenik baieztatu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria