Berriak Segurtasuna

Eusko Jaularitzak Euskal Autonomia Erkidegoko poliziari buruzko Legearen testu bategina onartu du (Gobernu Bilera 2020-06-30)

2020-06-30

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak astearte honetan onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen Legegintzako Dekretua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketaren ekainaren 27ko 7/2019 Legearen azken xedapenetatik lehenengoan baimena ematen zaio Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzeko, uztailaren 17ko 4/1992 Legea indarrean sartu zenetik lege horretan sartu diren aldaketak testu bakar batean egonkortzeko.

Testu bategina gaikuntza hori erabiltzeko ematen den 12 hilabeteko epean egin da, ezartzen diren prozedura-izapideak bete ondoren. Egin den testu bateginari buruzko txostenak egin dituzte Ertzaintzaren Kontseiluak, Udaltzaingoen Koordinazio Batzordeak eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, eta, azkenik, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren aldeko irizpena jaso du 2020ko ekainaren 19an; batzorde horren ohar teknikoak osorik sartu dira testuan.

Testu bategina lan tekniko zehatza izan da, eta beharrezkoa zen; izan ere, 1992ko Poliziari buruzko Legearen artikulu gehienak aldatu dira bata bestearen atzetik onartutako legeen bidez, bereziki ekainaren 27ko 7/2019 Legearen eta ekainaren 28ko 15/2012 Legearen, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoaren, bidez.

Bigarren lege horrek edukiaren zati handi bat kendu zion Poliziari buruzko Legeari; izan ere, hainbat gai, hala nola Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, udaltzaingoen koordinazioa eta segurtasun publikoaren sistemaren planifikazioari eta antolaketari buruzko eduki komunak arau horretan jasota geratu ziren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legea polizia-erakundearen berezitasunei eta erakundea osatzen duen pertsonalaren estatutu-araubidera mugatuta geratu zen.

Arrazoi horiengatik, legegintzarako emandako gaikuntza zabala zen; izan ere, ez zen mugatzen arauak bategitera eta artikuluak, kapituluak eta xedapenak berriz zenbakitzera eta barneko arauen arteko bidaltzeak egokitzera; horrez gainera, hizkuntza bera hizkuntza ez-sexistaren eskakizunetara egokitzera eta bategin beharreko lege-testuak argitzera eta egokitzera ere hedatzen zen.

Eusko Legebiltzarrak emandako agindua kontuan hartuta, batetik, berriz zenbakitu eta antolatu dira lehendik zeuden arauak eta, bestetik, arauetako batzuei edukiaren arabera sistematikoki egokiagoa den kokapena eman zaie. Horrez gainera, berrikusi, eguneratu eta bateratu egin da erabilitako hiztegia, bai eta gramatika ere; hizkuntza ez-sexista normalizatu da eta euskarazko bertsioaren terminologia zaharkitua zuzendu da.

Hobekuntza teknikoen artean, aipatzekoak dira artikuluak antolatzeko moduan egindako aldaketak, horietako batzuk trinkoak eta luzeak baitziren, bata bestearen atzetik egindako aldaketen ondorioz.

Horrekin bat etorriz, artikuluen numerazioa egokitu da eta, ondorioz, baita horien arteko bidaltzeak eta konkordantziak ere, eta, gainera, beharrezko aldaketak egin dira lege-testuak legegintzarako eskuordetzaren mugen barruan erregularizatzeko, argitzeko eta bateratzeko.

Aholku Batzorde Juridikoaren ustez “horren guztiaren emaitza den testuan garrantzi handiko aldaketak egin dira bai sistematikan bai indarrean dagoen legearen literaltasunean, eta erabat betetzen ditu koherentzia, integritate eta arauaren argitasun funtzioak”.

Asteartean Legegintza Dekretua onartu izanarekin, legegintzarako eskuordetza ekainaren 27ko 7/2019 Legean aurreikusitako epean baliatu da, eta epe hori gobernuak onartzeko ezarritakoa da, ondorengo legebiltzar-kontroletik bereizita.

Orain Jaurlaritzak Legebiltzarrari helaraziko dio Legegintzako Dekretua, Eusko Legebiltzarreko Erregelamenduan aurreikusitako kontrola gauzatu ahal izan dezan, eta, aurreikuspenen arabera, deituta dauden hauteskundeen ondoren egingo da kontrol hori.  Legebiltzarreko izapide hori betetzen denean, lehendakariak aldarrikatuko du eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

5 iruzkin
  • @Josema11395240
    2020-06-30

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: #Seguridad (1/2) El @Gob_eus aprueba el texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco ➡️ https://t.co/DOva6PJDi1 @EBe…

  • @erneudala
    2020-06-30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco (Consejo de Gobierno 30-06-2020)
    https://t.co/XR5rOpJQkk

  • @AJEPLE_EUBE
    2020-06-30

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: #Seguridad (1/2) El @Gob_eus aprueba el texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco ➡️ https://t.co/DOva6PJDi1 @EBe…

  • @rgartzia
    2020-06-30

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: #Seguridad (1/2) El @Gob_eus aprueba el texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco ➡️ https://t.co/DOva6PJDi1 @EBe…

  • @jerkoreka
    2020-06-30

    Comentario de Twitter:
    #Seguridad (1/2) El @Gob_eus aprueba el texto refundido de la Ley de Policía del País Vasco ➡️ https://t.co/DOva6PJDi1 @EBeltranHeredia

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko