Berriak Osasuna

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzako egitura-plantilla handitu eta 27.606 profesionalek osatzea onetsi du (Gobernu Bilera 2020-06-30)

2020-06-30

 Gobernu Kontseiluak, gaur, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak proposatuta, erakunde publikoaren egitura-plantilla handitzea eta 110 plaza berri sortzea onetsi du. Hala, 27.496 profesionalek osatu beharrean, 27.606k osatuko dute plantilla.

Akordioaren ondorioz, Euskal Osasun Zerbitzuak izan ditzakeen egiturazko langileen gehiengo mugak aldatuko dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatzen duen Lehen Mailako Arreta sendotzeko estrategiaren garapenean aurrera egiteko.

Zehazki, 110 plaza berriak honela banatzen dira, lanbide-taldeen arabera: erizaintzako 64 profesional, fisioterapiako 18, farmaziako 5 eta 23 administrari laguntzaile.

Iruzkin bat
  • @COFPV
    2020-07-02

    Comentario de Twitter:
    18 Fisioterapeuta gehiago Osakidetzako egiturazko pertsonal bezala, Lehen Mailako Arretan, datu oso positiboa da.
    https://t.co/YLkovkro9V

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko