Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

2,45 milioiren laguntzak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza, basogintza eta arrantza sektoreetan I+G+Ba bultzatzeko (Gobernu Bilera 2020-0630)

2020.eko ekainak 30
  •   Helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde iraunkorrean laguntzea eta sektoreen arteko lankidetza sustatzea.
  •  Kontseiluaren bilera berean oniritzia eman zaie nekazaritza eta arrantzaren sektoreko eta elikagaien sektoreko elkarteei zuzendutako 430.000 euroren laguntzei.

 Euskal Autonomia Erkidegoan, nekazaritzan, basogintzan eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektorean ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzeko emango diren 2.450.000 euroren laguntzak iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak, azken Kontseilu bileran. Kontseiluaren bilera berean onartu da, halaber, Euskadiko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko elkarte eta federazio profesional eta enpresarialentzako laguntzak arautzen dituen agindua.

I+G+Bko laguntzak

Lehen sektorean eta baserri munduan ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko eta suspertzeko exekutibo autonomoa egiten ari den lanaren barruan, laguntza hauen helburua da efizientzia areagotzea, hazkunde iraunkorrean laguntzea eta elkarlana sustatzea Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantzako eta akuikulturako produktuen sektoreen artean.

Laguntza lerroak

Helburu horiek lortzeko, hauek dira aurreikusten diren laguntza bideak:

  • Funtsezko ikerketen, industri ikerketen eta garapen esperimentalen proiektuetarako laguntzak.
  • I+G+Bko proiektuei lotuta bideragarritasun teknikoaren azterketetak egiteko laguntzak.
  • Antolaketa alorrean berrikuntzak egiteko laguntzak.

Onuradunak

Hauek izan daitezke onuradunak:

  • Enpresak, edozein dela ere beren forma juridikoa eta tamaina.
  • Elkarteak eta Fundazioak.
  • Nortasun juridikorik gabeko pertsona juridikoen edo fisikoen elkarte pribatuak eta ondasun erkidegoak.
  • Zentro teknologikoak.
  • Ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Laguntza eskaera egiteko inprimakia web helbide honetan egongo da eskuragai: http://www.euskadi.eus.

Elkarteentzako laguntzak

Elkarteak programaren barruan ematen dira, 430. 372 euroren laguntzak dira, eta nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreko elkarteek elikaduraren balio kateko agenteei eskaintzen dieten aholkularitza babesteko dira.

 Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailean, dagokion organoan, egingo da eskaera. Laguntza eskaera egiteko inprimakia web helbide honetan egongo da eskuragai: http://www.euskadi.eus.

 

 

 

 

 

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko uztailak 01

    la promoción de inversión ,para desarrollo de la pesca y la acuicultura,por 2.450,000 euros, y a la vez la promoción de inversión forestal y agrario,para empresas jurídicas, asociaciones y fundaciones- el gobierno Vasco ha aprobado la orden de la consejera de desarrollo económico e infraestructura dirigido, por Arantxa Tapia,para tales efectos- hay que felicitar al gobierno de Lehendekari, por tan ardua labor- atentamente. Leónidas Guerra Urcuyo

  • 2020.eko uztailak 01

    la financiación para el desarrollo,de la acuicultura y la pesca, y forestal, -por medio de el gobierno Vasco en su última reunión de consejo, han aprobado 2,450,000 euros a través de la consejera de desarrollo económico e infraestructura, Arantxa Tapia- con financiamiento extendidos a empresas jurídicas,asociaciones y fundaciones y para el sector agrario-Enmarcadas en el programa de ElKarteak-hay que felicitar a tan arduo equipo de trabajo, que ha estado llevando el gobierno de Lehendakari- atentamente-
    Leónidas Guerra Urcuyo

Komunikabideek behera kargatzeko