Eu

IVAPek 15.985 euro bideratu ditu hirigintzaren arloko prestakuntza-ikastaroko ikasleentzako bost beka finantzatzeko (Gobernu Bilera 2020-06-30)

2020.eko ekainak 30
  • Baliabide ekonomiko murriztuak dituzten ikasleentzako hiru beka dira eta historia akademiko bikaina duten ikasleentzat beste bi

 Gobernu Kontseiluak, gaur, bost matrikularen gastuak ordaintzeko bost bekaren deialdia onetsi du, “Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. Ikastaroa (2020-2021)” egiteko. EVETU - Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolak antolatzen du; eskola Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendekoa da. Deialdiaren helburua da lurraldearen antolamenduarekin eta hirigintzarekin zerikusia duten arloetan diharduten pertsonen prestakuntzari eta birziklapenari bide ematea.

Aurreko edizioetako esperientziak bi errealitate erakusten ditu. Alde batetik, ikasle izan daitezkeenei laguntza ekonomikoa emateko eta bideratzeko beharra, ikastaroa egin ahal izateko. Bestetik, goi-errendimenduko ikasleen eta bikaintasun akademikoko ikasleen arteko sustapena, beren prestakuntza hirigintzara bideratzeko. Horrela bada, bi matrikula-beka mota ezartzen dira:

  1. Baliabide ekonomiko murriztuak dituzten ikasleentzako hiru beka.
  2. Historial akademiko bikaina duten ikasleentzako bi matrikula-beka.

Guztira, IVAPek 15.985 euro bideratuko ditu beketara. EVETU - Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolak kudeatuko du haren esleipena eta segimendua.

Bekak hilabeteko epean eskatu ahalko dira, uztailaren 13an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik. Izapide guztiak tramitazio elektronikoaren bidez egin beharko dira. Eskabideak “Sariak eta laguntzak” atalean egingo dira, IVAPen egoitza elektronikoan www.ivap.euskadi.eus. Deialdia IVAPen “2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko