Eu

Eusko Jaurlaritzak 703.000 euro bideratu ditu Euskadiko administrazioetan lan egiten duten pertsonen prestakuntzara (Gobernu Bilera 2020-06-30)

2020.eko ekainak 30
  •  IVAPen laguntza horiek langile publikoen prestakuntza eta etengabeko hobekuntza bultzatzen dituzte, herritarrei ematen dien zerbitzu publikoa hobetzeko

Gobernu Kontseiluak, gaur, 2020. urte honetan, Euskadiko foru- eta toki-administrazioetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko laguntzen deialdia onetsi du. Guztira, 703.000 euroko laguntza dira, eta horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) “2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategiko”an jaso dira.

Helburua da aldundiek eta toki-administrazioek (udal, mankomunitate edo kuadrillak) onetsitako etengabeko prestakuntza-plan eta -programak sustatzen eta finkatzen laguntzea:

  • Foru-administrazioak: 218.000 euro
  • Tokiko administrazioak: 485.000 euro

Erakunde interesdunek izapideak telematikoki eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte, IVAPen webgunearen bidez: www.ivap.euskadi.eus.

 IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) helburuetako bat, besteak beste, honako hau da: “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta beste edozein administrazio publikok edo antolamendu juridikok bere esku utz dezakeen funtzionarioen eta kontratudunen prestakuntza eta hobekuntza”. Era berean, honako helburu hau ere nabarmendu behar da: “lurralde historikoekin, udalekin eta Euskadiko toki-administrazioko gainontzeko erakundeekin elkarlana sustatzea, langileei prestakuntza eta hobekuntza emateko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko