Eu

Eusko Jaurlaritzak 25.000 euro inbertituko ditu Euskadiko udaletan eta mankomunitateetan lan egiten duten langileen euskalduntzea diruz laguntzen (Gobernu Bilera 2020-06-30)

2020.eko ekainak 30
  • Astean 8 eta 25 irakastordu bitarteko ikastaroak diruz laguntzen dira, udal eta mankomunitateetako langileak beren lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizunaren prestakuntza-ikastaroetara joateko

Eusko Jaurlaritzak, aurten, 2020. urtean, 25.000 euro inbertituko ditu; horrela, Euskadiko udal eta mankomunitateei lagundu egingo die langileak erabat edo partzialki ordezkatzeko kostua finantzatzen, harik eta beren lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna lortu arte.

Laguntza horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) bidez kudeatzen dira, eta honela banatuko dira:

  • 20.000 euro, udal-administrazioetako langileen ordezkapenak finantzatzeko.
  • 5.000 euro, mankomunitateetako langileen ordezkapenak finantzatzeko.

Astean 8, 10, 15 eta 25 irakastorduko ikastaroak lagunduko dira diruz. Azken modulu hori barnetegi bateko egonaldiaren bidez ere egin daiteke.

HIZKUNTZA-NORMALIZAZIOA

Laguntza horiek IVAPen “2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategiko”an sartzen dira. Horrela, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak bere eginkizun nagusietako bat betetzen du, administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa sustatzea, herritarrek beren administrazioarekin harremanak nahi duten hizkuntzan egiteko duten eskubidea bermatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko