Eu

Etxetresna Elektrikoen eta Leihoen Renove planak uztailaren 1ean sartuko dira indarrean

2020.eko ekainak 29
  • Etxebizitzetan energia-kontsumoa aurreztea eta Covid-19 larrialdiaren ondorengo susperraldi ekonomikoa lortzea helburua duten plan hauek 2,5 milioi euroko aurrekontua du bakoitzak
  • Kostu hautagarriaren %25erainoko dirulaguntza eskura daiteke, 1.500 euroko mugarekin etxebizitzeko, leihoen ordezkapenari dagokionez, eta 100 eta 130 euro A++ eta A+++ klaseko etxetresna elektrikoen kasuan, hurrenez hurren
  • Saltokiek kanpainari lotutako materiala izango dute eta etxetresna elektrikoen establezimenduetan bertan egin daitezke dirulaguntzen kudeaketak
  • Planak aurrekontua amaitu arte egongo dira indarrean, edo gehienez ere, azaroaren 30era arte

Etxebizitzetako energia-kontsumoan eragin handia duten ekipamenduak berritzeari begirako laguntzak, Etxetresna Elektrikoen eta Leihoen Renove planak izenekoak, uztailaren 1ean sartuko dira indarrean eta horietako bakoitzak 2,5 milioi euroko aurrekontua izango du. Dirulaguntza lerro hauek Covid-19aren ondorioei aurre egiteko neurri ekonomiko egokia delakoan eratu dira; etxebizitza alorrean, energiaren aurrezpenean sakondu nahi dute, 2030eko Euskadiko Energia Estrategiaren helburuekin bat eginik, eta aldi berean, ekonomia suspertzeko planen barruan, eraginkortasun handiko ekipamenduaren merkatua dinamizatu nahi da. 

EEE Energiaren Euskal Erakundeak sustatutako dirulaguntza plan hauek herritarrei soilik daude zuzenduta, partikularrei, ohiko okupazioko etxebizitzaren jabeei, gozamendun edo errentari diren pertsonei, eta horietan leihoak ordezkatzeko eta/edo etxetresna elektriko berriak jartzeko asmotan badira.
 
Renove biek aurrekontu bera dute, 2,5 milioi euro; diru kantitate horri esker, 2.000 leiho aldaketan laguntzea aurreikusten da, isolamendu handikoei sarbidea emanez etxebizitzetan, eta  25.000 etxetresna elektriko inguru ordezkatzea ahalbidetuko da, eta hartara, energia-eraginkortasun handiko tresnak merkaturatuz ( A++ eta A+++ klasekoak).
 
Dirulaguntza eskaerak modu telematikoan bideratuko dira, Energiaren Euskal Erakundeak berariaz egokitutako aplikazioaren bidez, haren webgunean (www.eve.eus), eta konkurrentzia prozesuaren bidez emango dira, hau da, behar bezala bete eta formalizatutako dokumentazioa jasotakoaren hurrenkerari edo ordenari jarraituz.  
 
Dirulaguntzak 2020ko ekainaren 30ean Euskadiko Buletin Ofizialean argitaratuko dira eta uztailaren 1ean sartuko dira indarrean. Aurrekontua amaitzean, edo gehienez ere, 2020ko azaroaren 30ean bukatuko dira.
 
Kanpaina honekin bat egin nahi duten saltokietako arduradunek eskura izango dute identifikatzeko material ugari, haien dendetan kartel eta eskuorri informatiboak erakusteko eta banatzeko. Diru-laguntzak kudeatzeko onespena ematen duten dendek, aldatzera doan elektrogailua erretiratzeko konpromezua hartu beharko du. Saltoki hoien zerrenda EEEaren web orrian egongo da erosleek eskura izan dezaten.

Leihoen Renove Plana
 
Dirulaguntzaz baliatzeko, leihoek eta ate-leihoek baldintza hauek bete beharko dituzte: etxebizitzaren kanpoko itxituren zati izatea eta energia-eraginkortasun handiko estandarrak edukitzea.
 
Ezaugarri tekniko nagusiak hauexek dira:

  • Leiho eta/edo ate-leiho berriek CE markaketa izango dute.
  • Leiho eta/edo ate-leiho berriek 3 klaseko edo goragoko airearekiko iragazkortasuna izango dute.
  • Leiho eta/edo ate-leiho berriek honako ezaugarri termiko hauek izango dituzte gutxienez:
  • - Metal-arotzerien kasuan:
    * Marko metalikoa, >= 16 mm-ko zubi termikoaren hausturarekin (ZTH).
    * 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza gasdun ganberarekin (% 90 argona, kriptona edo xenona) eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,0 W/m2K izanik.
    - PVCzko, egurrezko edo bestelako materialezko arotzerien kasuan:      
     
    * 16 mm-ko edo goragoko beira bikoitza aire-ganberarekin eta barneko beira isolamendu termiko indartuarekin (ITI) Uv-ren balioa (beiraren transmisio-faktore termikoa) <= 1,4 W/m2K izanik.

Plana indarrean sartu ondoren egin beharko da instalazioa eta itxitura beiradunen kostuaren % 25eko laguntza izango dute. Etxebizitzeko eta onuraduneko gehieneko zenbatekoa ez da inoiz 1.500€-tik gorakoa izango.
 
Leihoen Renove Plana bateragarria izango da helburu bera duten beste plan batzuekin, baldin eta salmenta azken prezioa (SAP) % 65 gainditzen ez bada.

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

Energia-eraginkortasun handia duten etxetresnak erosteko dirulaguntza eskatu ahal izango dira, betiere tresna zaharrak behar bezala birziklatzea ahalbideratuz. Onuradun bakoitzeko eta etxetresnako gehieneko dirulaguntzak ez du salmenta azken prezioa (SAP), BEZa barne,  % 25 gaindituko, eta pertsona berak ezin izango du dirulaguntza bat baino gehiago jaso etxetresna mota berdinagatik.
 
Dirulaguntza jaso dezaketen etxetresna elektrikoak hauexek dira:
 

Energia-klasea Etxetresna mota Gehieneko dirulaguntza €/tresnako
A+++ Hozkailua eta hozkailu-izozkailua 130
A+++ Izozkailua 130
A+++ Garbigailua 130
A+++ Ontzi-garbigailua 130
A+++ Lehorgailua 130
A++ Hozkailua eta hozkailu-izozkailua 100
A++ Izozkailua 100
A++ Garbigailua 100
A++ Ontzi-garbigailua 100
A++ Lehorgailua 100
A+ Labea 100


Renove plan hau ez da bateragarria beste etxetresna elektrikoen plan batzuekin.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko ekainak 30

    Si sacáis un plan para tratar a la gente con amabilidad y honestidad se dispararían las ventas, desde luego que no he visto cosa más arisca que el comercio minorista de Euskadi.

  • 2020.eko ekainak 30

    Obligar de alguna manera la declaración bienes privativos cuando se desaprovechan supone impacto ambiental planeta recursos finitos, cobrando tasa ambiental cuando tampoco se aprovechen plataformas de intercambio

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Sáenz Alonso, ACEPVko presidentea (Euskadiko elektrogailuen salmenta denden elkartea)