Zaldibarko zabortegian (verter recycling 2002), Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazioa
Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/06/26an
AZKEN AURRERAPENAK OBRA-LANETAN ETA BILAKETA-OPERATIBOAN
1. IRUDIA
Irudi horri esker, argi eta garbi ikus daiteke azken aste honetan B1 bilaketa-eremuan egin diren aurrerapenak; izan ere, une honetan, Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán bilatzeko operatiboan hondakinak erauzteko, arrastelatzeko eta bahetzeko lanak areagotzen ari dira. Aste honetan zabortegiaren jatorrizko lixibiatuen putzua erabat estaltzen zuten hondakin guztiak ateratzea lortu da
2. ETA 3. IRUDIA
Hemen ikusten denez, euste-dikearen eraikuntza oso aurreratua dago, eta horrek bermatuko luke, gaurko egoeran zabortegiko edozein lerradura edo luizik AP8 autobidean eraginik izatea, Verter Recycling 2002 zabortegian Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán lurperatu zituen 2020ko otsailaren 6ko lehen lur-jausian gertatu zen bezala.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2020ko uztailaren 7rako aurreikusi du 2020ko otsailaren 6-az geroztik itxita dauden bi erreiak berriro irekitzea.
Autobidea itxi zen garaian, bataz beste, eguneko 33.000 ibilgailu igarotzen ziren autobide zati horretatik. Osasun-alertako egoeraren konfinamendu-aldiak eta mugikortasun-murrizketek hiriarteko zirkulazioa asko murriztu zuten arren, normaltasun berriarekin aurreikusi behar da AP8tik igarotzen ari diren ibilgailuen kopurua erabat berreskuratzen joango dela aurrerantzean.
Une honetan, otsailaren 6ko lerraduran autobideraino iritsi ziren hondakinak kentzen ari dira. Inbaditu zuten galtzada-zatitik kendu ondoren, aldi baterako biltegiratuta egon dira Ermua/Eibarko ordainlekurako sarbide zaharraren inguruan, Bilbo-Irun norabidean.
Zabortegiko gune altuetan lekualdatzen eta birkokatzen ari dira orain hondakinok. Lekualdaketa modu seguruan egin ahal izateko pista berria eraiki dute, horrela, araudiak eskatzen duen bezala, hiri barruko edo hiriarteko zirkulazio-bideetatik igarotzea saihestuz.
4. ETA 5. IRUDIAK
Lehenengo irudian, lurrak eta materialak birbanatzeko eta egokitzeko lanak ikus ditzakegu zabortegiaren 9. gunean, non AP8tik berreskuratutako materialak jartzen ari diren.
Bigarren argazkiak 1. gelaxka (C1) handitzeko eta egokitzeko lanak erakusten ditu. Gela horrek B4 eta B1 bilaketa-guneetatik ateratako eta bahetutako material guztiak hartzen jarraituko du. Gureotan dihartute orain batez ere Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran bilatzeko lanak.
OHARRA
Eusko Jaurlaritzaren IREKIA atarian, Segurtasun Sailean/albisteen atalean, Zaldibarko zabortegiko obren eta bilaketa-operatiboaren egungo egoera erakusten duten argazki eta bideo-irudiak ikus daitezke.
MATERIALA ARAKATU, ATERA ETA BAHETZE LANEN EMAITZAK, BILAKETA-EREMUEN ARABERA, 2020/07/02 RA ARTE
ZALDIBAR INGURUKO URAREN ANALISIEN EMAITZAK
Uraren Euskal Agentziaren informazioa Zaldibarko zabortegiaren inguruko uren egoerari buruz, hemen kontsulta liteke:
EGURALDIAREN AURREIKUSPENA – 02/07/2020 OSTEGUNERA ARTEKO JOERA
-
2020-06-27
Comentario de Twitter:
RT @112_SOSDeiak: ℹ️ Información actualizada sobre el operativo de búsqueda en #Zaldibar a 26/06/2020: https://t.co/YIeTWlMac6 https://t.co…