Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Arku Atlantikoko Batzordean hartuko du parte

2020.eko ekainak 26

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Europako Gaietarako zuzendari Mikel Antonek, gaur, bideokonferentzia bidez, Periferiako eta Itsasaldeko Eskualdeen Konferentziako —Euskadi bertako kide da— Arku Atlantikoko Batzordearen urteroko batzarrean hartuko dute parte.

Batzar horretan Elisa  Ferreira —kohesiorako eta erreformetarako Europako komisario arduraduna— egongo da ”Covid-en krisia eta bere inpaktua gure lurraldeetan (krisiari aurre egiteko EBaren aurrekontu-mekanismoak)” gaiari buruz hitz egiteko. Hitzaldia amaitu ondoren, galdera-txanda zabalduko da eta eztabaida hasiko da.

Beste hainbat gairen artean, Arku Atlantikoko Batzordearen adierazpen politiko bat onartzea aztertuko da Batzarrean. Adierazpen horretan Europako erakundeei zuzendutako mezuak bilduko dira, Europan eskualdeen papera indartzeko helburuarekin. Kasu honetan, Adierazpenak gai hauek batez ere hartuko ditu kontuan: COVID-19aren ondorioak, Brexit-a eta Atlantikoko eskualdeen ekonomiak indartzeko beharrezkotzat jotzen diren neurriak.

Gainera, arrantzaren eta akuikulturaren inguruko SAFER proiektuari buruzko gomendio bat eta hainbat ohar tekniko aurkeztuko dituzte honako gai hauen inguruan: COVIDa eta Turismoa; Itsas Energia Berriztagarrien etorkizuna; eta Elkartasun Funtsa eta klima-aldaketa arintzea.

 Bestalde, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Euskadi buru duen Makroeskualde Atlantikoari buruzko Task Force-ren —honen azken helburua itsas estrategia batetik makroeskualde batera eboluzionatzea da — egoeraren berri emango diete batzarkideei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak