Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Herrizaingoa
qrcode

Ekitaldi handietako, ikuskizunetako eta jolas jardueretako segurtasunari buruzko jardunaldi teknikoa

2011-05-26

Bilbon, ekainaren 21ean, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eta Fuego fundazioak antolatuta

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak eta Fuego fundazioak ekitaldi handietako, ikuskizunetako eta jolas jardueretako segurtasunari buruzko jardunaldi teknikoa antolatu dute. Ikastaroa Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan egingo dute eta larrialdien sektoreko profesional guztiei zuzenduta dago.

Jardunaldia Raúl Fernández de Arroiabe Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuordeak zabalduko du, eta ekitaldi publikoetarako segurtasun operazioak prestatzen eta ezbehar handiak kudeatzen adituak diren hainbat pertsonak hartuko dute parte, nola elkarte publikoetakoek hala ekimen pribatuetakoek.

Goizean, larrialdietako teknikariek, segurtasun erakundeetako arduradunek, suak itzaltzeko zerbitzuetako buruek eta beste aditu batzuek ekitaldi mota honetako segurtasunari buruzko txosten teknikoak aurkeztuko dituzte.

Arratsaldean, benetako kasuen analisiak egingo dituzte, hala nola Duisburgo Alemaniako hirian 2010eko Love Paraden izandako tragedia (pertsona asko hil ziren), Viña Rock 2011 egin berri duten jaialdian segurtasuna bermatzeko zabaldutako operazioa, EAEko su festetan ezartzen dituzten neurriak eta Gabonetan ostalaritza establezimenduetan egiten diren kotilioietarako prestatzen dituztenak.

Izen-emateak

Jardunaldiak doakoak dira, baina aurretik izena eman egin behar da, ekainaren 17a baino lehen, Fuego fundazioaren edo Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren webguneetan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko