Berriak Osasuna

Osakidetzak kolektibo espezifiko gehiagotara zabaldu ditu COVID19-a detektatzeko probak

2020.eko ekainak 25

Dagoeneko, Ertzaintzako langileei, suhiltzaileei, udaltzainei, etxeko laguntza zerbitzuko langileei, DYAko profesionalei eta farmaziako langileei egin zaizkie, eta, orain, odontologiako, gizarte-laguntzako, garraio publikoko eta adingabeen zentroetako profesionalen eta sasoiko langileen laginak hartzen hasi dira

 

Osakidetzak, dagoeneko, osasun-eremuan eta soziosanitarioan 150.000 proba egin ditu, PCRen eta test lasterren artean, pandemia hasi zenetik, eta, proba horiez gainera, beste 18.500 egin zaizkie zenbait kolektibo espezifikori.

Hala, dagoeneko amaitu dute Ertzaintzako langileei, suhiltzaileei, udaltzainei, etxeko laguntza zerbitzuko langileei, DYAko profesionalei eta farmaziako langileei probak egiten; positiboen ehunekoa test serologikoetan % 4tik beherakoa izan da, eta 5 PCR positibo baino ez dira egon. Gainera, maiatzean probak egin ziren arrantzaren sektorean eta espetxeetan; azken kasu horretan, egindako proba serologikoen % 1etik beherako intzidentzia izan zen eta ez zen PCR positiborik egon.   

Orain, laginak hartzen ari dira beste osasun-lanbide batzuetan, besteak beste odontologoetan, bai eta gizarte-laguntzako, garraio publikoko eta adingabeen zentroetako profesionaletan eta sasoiko langileetan ere. Aldi berean, beste kolektibo batzuen zerrendak jasotzeko zain gaude, besteak beste: fisioterapeutak, medikuen elkargoak, optometristak…

 

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

Atzo 4.713 proba egin ziren guztira (4.386 PCR eta 327 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 16 dira, Lurraldeka, 4 Araban, 1 Bizkaian, 9 Gipuzkoan, eta Euskaditik kanpo bizi diren 2 pertsona.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako 43 kasu daude. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 37 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo hildako bat gehiago egon zen. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie.  

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 10 pertsona daude ZIUn, atzo bezala.  

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/25_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/25_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 25a

Iruzkin bat
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)