Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 440.000 euroko deialdia onartu du nazioarteko kirol probetan eta emakumeen ligetan parte hartu ahal izatea laguntzeko (Gobernu Bilera 2020-06-23)

2020.eko ekainak 23
  • Iaz, guztira, 27 kirol-erakundek jaso zuten diru-laguntzaren bat deialdi honek dituen bi modalitateen bidez

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 440.000 euroko partida onartu du, bere gaurko saioan, goi-mailako kirol-lehiaketetan parte hartzea helburu duten kirol-klub, kirol-elkarte eta izaera juridikoa duten erakundeei zuzenduta. Deialdi honek nazioarteko kirol-proba ofizialetan kategoria absolutuan parte hartzeko diru-laguntzak emateko lerro bat du (bai emakumezkoen zein gizonezkoen probetan), baita bigarren modalitate bat ere, emakumeen taldeek estatuko ligetan parte har dezaten laguntzeko. Iaz, guztira, 27 kirol-erakundek jaso zuten diru-laguntzaren bat deialdi honen bidez.

Lehen modalitateak 290.000 euroko aurrekontua izango du, eta emakumezkoen liga estataletan parte hartu ahal izatea laguntzeko modalitateak 150.000 euroko aurrekontua izango du. Deialdian jaso denez, deialdi honetara aurkeztu nahi duten klubek, kirol-elkarteek edo erakundeek honako irizpide hauek bete beharko dituzte:

  • Nazioarteko Federazio, Europako Federazio edo nazioarteko Liga Profesional bateko egutegi ofizialean sartuta egon behar dute.
  • Lehenengo modalitateari dagokionez, Estatu- edo erkidego-mailako lehiaketak ez dira aintzat hartuko.
  • Bigarren modalitatearen kasuan, Estatu-mailako emakumeen ligak dira dagokion federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialean sartuta dauden goi-mailako horiek, kategoria absolutuan.

Iazko deialdiak 24 diru-laguntza eman zituen lehenengo modalitatearen bidez, gizonezkoen zein emakumezkoen nazioarteko lehiaketetan parte hartuko zuten kirol-erakundeentzat. Bidasoa Kirol Elkartea (eskubaloia), Gaztedi (sokatira), Landu Durango (txirrindularitza), Txuri Berri (curling) eta Zarauzko Surf Elkartea (surf)  izan ziren laguntzak jaso zituzten klubetako batzuk. Halaber, hiru klubek jaso zituzten diru-laguntzak emakumezkoen liga estataletan parte hartzeagatik: Real Sociedad, Ibaeta Saski Baloi Taldeak eta Gernika Saski Baloi taldeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko