Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.

El Consejo de Gobierno autoriza la enconmienda de Lanbide a educación para la realización de programación formativa dirigida a personas trabajadoras desempleadas y ocupadas (Consejo de Gobierno 23-06-2020)

2020-06-23

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeaketa-agindua egiteko Hezkuntza Sailari, 30,3 milioi euroan.

Lanbidek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzako lanbide-heziketako ikastetxe publikoen, Hezkuntza Sailari atxikita dauden zentroen eta beste zeharkako prestakuntza kualifikatzaile baten inguruko zentroen sarean zehazki profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntza-ekintzen programazioa sustatzen du, kudeaketa-aginduaren bidez, Euskadiko langile okupatuen eta langabeen trebakuntza-beharrei erantzuteko, eta eskura dauden baliabide publikoen erabilera eraginkorra izateko eta haiek optimizatzeko. 

Prestakuntza-eskaintza horren helburu bikoitza honako hau da: batetik, EAEko langabe eta okupatuen trebakuntza-beharrei erantzutea, eta, bestetik, baliabide publikoen erabilera optimizatzea.

Kudeaketa-agindu horretara 30.287.600 euro bideratu dira. Haietatik, 21.203.600 euro langile langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetara bideratuko dira, eta 9.084.000 euro, nagusiki langile okupatuei zuzendutakoetara.

Bizi dugun ekonomia- eta lan-testuinguruan, prestakuntza aldetik dauden gabeziek kuantifika daitekeen inpaktu negatiboa dute langileen enplegu-aukeretan. Enplegurako lanbide-prestakuntzak eragin erabakigarria du haretan, eta langileei eskaini dakiekeen zerbitzu nagusietako bat dela ulertzen da, haien enplegagarritasuna sustatzeko eta, hala, lanbide zehatz bat garatzera bideratzen den trebakuntza hobetzeko eta, horretarako, lanbide-arlo jakin bateko ezagutzan eragina izateko.

2020-2023

Kudeaketa-agindu horren helburua da, 2020-2023 ekitaldietan, Hezkuntza Sailaren titulartasunekoak diren prestakuntza-zentroek honako hauek ematea:

  • Langile langabeei zuzendutako prestakuntza-planak.
  • Nagusiki langile okupatuei zuzendutako prestakuntza-planak.

Hezkuntza Sailak eta Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak 2020-23 aldirako Lanbide Heziketako zentro publiko bakoitzerako aurrekontu-esleipen bat egin dute, honako irizpide hauek oinarri hartuta: edukiera, aurreko aginduaren betearazpen-maila eta zentro publikoek lanbide-heziketaren eremuan eta enplegu-politika aktiboen arloan garatu dituzten aurreko jarduketen kalitate-, emaitza- eta inpaktu-adierazleak. 55 prestakuntza-zentrok dute esleipena: 9k Araban, 23k Bizkaian eta 22k Gipuzkoan, eta Euskadin oro har diharduen teleprestakuntzako bat.

2018-2020 aldian, 1.308 prestakuntza-ekintza onetsi ziren.

 

2018-20 AGINDUAN JASO DEN PRESTAKUNTZA-EKINTZA KOPURUA

EKITALDIA

LANGILE LANGABEAK

LANGILE OKUPATUAK

GUZTIRA

2018

180

480

660

2019

176

472

648

GUZTIRA

356

952

1.308

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko