Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020-06-22

EGINDAKO PROBAK

Atzo 1.492 proba egin ziren guztira (1.471 PCR eta 21 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 7 dira, Lurraldeka, 3 Araban, 3 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasurik ez dago. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 8 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren; 2 pertsonak jaso zuten ospitale-alta.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Atzo hildako bat gehiago egon zen. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie. Beraz, ez dute zertan izan zuzenean COVID bidez hil diren pertsonak.

Horrez gain, COVID diren edo izan diren 10 pertsona daude ZIUn, aldaketarik gabe.

 

Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi duenez, normaltasun berri honetan Osasun Sailak eta Osakidetzak "erne jarraitzen dute, kasuak arakatzeko, detektatzeko eta isolatzeko".

Horren harira, lasaitasun mezua helarazi die Orioko herritarrei, azken egunetan kasuak pilatu baitira bertan. Dagoeneko 50 PCR inguru egin dituzte kontaktuen azterketaren barruan, eta azken emaitzak negatiboak izan dira. Osasun Sailak gezurtatu egin du kutsatzeak merkataritza-jarduera bati lotuta daudela.

 

Egoera epidemiologikoa:  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/22_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/22_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 22a

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)