Elkarlan Sariak
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Euskadi Lagunkoiak eta Euskadiko Farmazialarien Kontseiluak “Farmazia Lagunkoien Astea” sustatzen dute

2020-06-21
  • Kanpainaren helburua da farmaziak zahartzen ari den gizartean eragile komunitario gisa ikusaraztea eta balioa ematea
  • Kanpainan jardunbide egoki lagunkoiak partekatuko dira
  • Farmazia Lagunkoien Astea ekainaren 22tik 26ra bitartean izango da

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 21a

Euskadi Lagunkoia Sarea ekimena Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du; 66 udalerrik eta Euskadiko Farmazialarien Kontseiluak eratzen dute. Horiek euskal farmazietan adinekoekin lagunkoitasuna sustatzeko dihardute lankidetzan. Kanpaina honen helburua da farmaziak zahartzen ari den gizartean eragile komunitario gisa ikusaraztea eta balioa ematea; izan ere, farmazien eginkizuna funtsezkoa da pertsona guztien eta, batik bat, nagusien autonomia eta bizi-kalitatea mantentzeko, egunotan ikusi den bezala, COVID-19aren ondoriozko osasun-krisiak eragindako alarma-egoeran izan diren funtsezko laguntza aintzat hartuta.

Adinekoak bezero fidelak izaten dira auzoko saltokietan, farmaziak barne. Oro har, eskuratzen dituzten produktuak ongi ezagutzen dituzte eta ohiko erosle izaten dira. Aholku eta urrats horiei jarraikiz, farmaziak berentzako espazio lagunkoiago bilakatuko dira, eta horrek beren bizitzan izango du eragina, eta horietakoren baten autonomia handitzen lagunduko du.

Farmaziek gizartetik hurbilen eta gizartearentzat irisgarriena den osasun-sarea eratzen dute, eta Euskadiko lagunkoitasun-programa honen bidez are irisgarriagoak dira eta artatzen dituzten paziente adinekoek dituzten behar eta interesekin  sentikorragoak eta konprometituagoak dira.

2018an, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Farmazialarien Kontseiluarekin batera, Euskadiko farmazietako lagunkoitasuna sustatzeko baterako lana hasi zuen. Elkarlan horren ondorioz, kanpaina hau jarri da abian; egunerokotasunean bideo, argazki edo istorioen bidez sare sozialetan egiten diren jardunbide egoki lagunkoiak partekatzean datza.

Jardunbide egoki horiek hainbat izan daitezke, besteak beste: ingurune fisikorako irisgarritasunerako bide ematea, esaterako, esertzeko aulki bat izatea, farmazietan jartzen diren karteletan letra-tamaina egokiak erabiltzea; tratuarekin eta gizarte-ingurunearekin zerikusia duten ekintzak, esaterako, herritarrengan beharrizan-egoerak detektatzea eta programa komunitarioetan parte hartzea.

Halaber, jardunbide egoki lagunkoien adibide dira COVID-19aren ondoriozko osasun-krisian eginiko ekintzak, besteak beste higiene-neurrien inguruko osasun-hezkuntza edo maskaren erabilera zuzenaren azalpena.

Azken batean, eragile komunitario handi bilakatzen dituzten alderdi guztiak.

Ekainaren 22tik 26ra, herritarrek eta farmazialariek, #farmazialagunkoia traolaren bidez, jardunbide egokiak partekatuko dituzte eta, hala, zahartzen ari den gizartean betetzen duten eginkizuna erakutsiko dute.

Iruzkin bat
  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-06-22

    Informar a Administración sanitaria sospechas posible mala administración de fármacos cuando haya personas responsables del cuidado no entiendan el tratamiento o quieran medicar por su cuenta y riesgo sin informar al personal facultativo, especialmente en personas vulnerables.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)