Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

Gobernuak langile publikoek alarma egoera bukatuta ere telelanean jarraitu ahal izatea adostu du

2020.eko ekainak 19
  • CCOO eta UGT sindikatuek sinatu dute Euskadiko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorial”ean adostutako akordioa
  • 14 urtetik beherako adingabeak edo mendeko adinekoak kargura dituzten langile publikoek modu ez-presentzialean jarraitu ahalko dute lanean, datorren irailaren 7ra arte
  • Covid-19aren aurrean bereziki sentikortzat jotzen diren patologiadun taldeak ere ez dira irailaren 7ra arte bueltatuko

Eusko Jaurlaritzak, gaur, alarma-egoera amaitu ondoren lana eta familia bateragarri egiteko neurriei eta osasuna zaintzeko neurriei buruzko akordioa sinatu du CCOO eta UGT sindikatuekin.  “Euskadiko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialaren" bileran ELAk ere parte hartu du. LAB ez da bilerara joan.

Euskadiko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorial”aren bileran, Gobernuak honako proposamen hau egin die sindikatuei: lan presentzialera itzultzetik salbuetsita zeuden taldeek etxetik lanean  jarraitu ahal izatea alarma-egoera amaitu ondoren, eta, hala, lana eta familia bateragarri egin ahal izatea. Akordioak honako xehetasun hauek dakartza:

  • 14 urtetik beherako adingabeak edo mendeko adinekoak kargura dituzten langile publikoak, betiere behar bezala justifikatuta, “nahitaezko eginbehar”tzat joko dira, eta lan ez-presentziala egiten jarraitu ahalko dute, hurrengo irailaren 7ra
  • Covid-19aren aurrean “bereziki sentikorrak” diren taldeetakoek lan ez-presentziala egiten jarraitu ahalko dute, datorren irailaren 7ra Arrisku-mailaren sailkapena Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak berrikusi ahalko du.
  • “Telelanaren programa”n dauden langileek egoera horretan jarraituko dute, harik eta deialdi berria indarrean sartu arte. Eskabideak aurkezteko epeak ekainaren 03an amaitu ziren, eta, orain, eskabideak aurkezten ari dira.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak 7:30etatik aurrera sartzeko ordutegi malgua mantenduko du.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Euskadiko administrazio orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten langileak lan presentzialera pasa den maiatzaren 11n hasi ziren bueltatzen, mailaz maila eta pixkanaka. Gaur, langile publikoen % 80k, dagoeneko, aurrez aurre egiten dute lan.

Eusko Jaurlaritzak beti eman dio lehentasuna langileen segurtasunari; beraz, aurrez aurre lan egitera bertaratu diren langile guztiek segurtasun-neurriak betetzen dituzte beren lanpostuetan, eta osasun-agintariek ezartzen dituzten arauak betetzen direla bermatzen da. Gainera, protokoloak eta prebentzio-neurriak etengabe ari dira berrikusten, lan-zentroak seguruak izateko eta, hala, langile publikoen osasuna zaintzeko.

NEGOZIAZIORAKO BORONDATEA

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak CCOO-k eta UGT-k negoziatzeko duten borondatea nabarmendu du. Andrés Zearretaren iritziz, bizitzen ari garen unea “erabakigarria da Euskadiren etorkizunerako, eta guztion laguntza eta borondatea behar dira. Egoera horretan, ez dago zentral sindikal batzuen jarrera ulertzerik. Pixkanaka normaltasun berrira itzultzea gizarte osoaren esku dago, eta, horretarako, administrazioak ahalik eta zerbitzurik onena eskaini behar du, betiere osasun-agintariek diotena errespetatuz. Guk lanean jarraituko dugu, administrazioa herritarrengandik hurbil egon dadin beti, egoera horretan laguntzen. Konpromiso bera eskatzen diegu Mahai Sektorialean ordezkaritza duten zentral sindikal guztiei. Administrazio aktiboa behar dugu, herritarrei zerbitzurik onena emateko eta, guztion artean, gizarte-arloan eta ekonomia-arloan ditugun erronkei aurre egin ahal izateko”.

3 iruzkin
  • 2020.eko uztailak 01

    Lo que me parece increíble es que las personas vulnerables tengamos que volver a trabajar el 6 de julio en la Diputación de Gipuzkoa gracias a la orden foral 2020/0857 mientras en Eusko Jaurlaritza se tomen estas medidas completamente entendibles y lógicas. ¿Ni en estos casos nos ponemos de acuerdo Eusko Jaurlaritza y diputaciones?

  • 2020.eko ekainak 20

    Cuando los riesgos no se puedan eliminar justificadamente, hay que minimizarlos y tenerlos bajo control preventivamente primando la protección colectiva y última medida por no quedar más remedio, la individual

  • 2020.eko ekainak 19

    Esta medida es aplicable a todo el funcionariado?
    Los profesores hemos recibido orden de los equipos directivos para volver el lunes

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak