Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak instituzio “egonkorrak, arduratsuak eta fidelak” eskatu ditu

2011.eko maiatzak 26

Gaur ADEGIren Asanblada Nagusiari amaiera eman diote

Patxi Lopez lehendakariak EAEn "erakunde egonkorrak, arduratsuak eta leialak bilatzeko" eskatu die alderdiei; izan ere, lehendakariaren esanetan, "ez da proiektuak gelditzeko edo atzeratzeko unea, horiek kemenez sustatzekoa baizik".

Lehendakariak adierazi du hauteskundeek “ziurgabetasunezko” egoera islatu dutela.Adibide gisa, Gipuzkoan martxan dauden proiektuak aipatu ditu, hau da, AHT, hiru kutxen bat-egitea eta Paisaiako badiaren birsortzea. “Proiektu horiek blokeatuta geratzea ez da aukerarik onena”, azpimarratu du. Lehendakariak alderdi politiko guztiei eskatu die erakunde “egonkorrak, arduratsuak eta fidelak” lortzen saiatzeko azpiegitura horiek gauzatzeko. Lópezen hitzetan, proiektu horiek “ahalegin handiak behar dituzte eta ez da atzeratzeko edo geldiarazteko unea, bultzatu egin behar ditugu krisitik ateratzeko giltza dira eta”.

Patxi López lehendakariak gaur “Enpresaren Eguna”ren ospakizunean parte hartu du ADEGIren (Gipuzkoako Enpresarien Elkartea) Asanblada Nagusia egin dela-eta Miramongo parke teknologikoan (Donostian) egin den ekitaldian. Ekitaldian Enpresa Malgu-seguruaren Saria lehenengoz entregatu da eta irabazlea Aginagako Angula enpresa izan da.

Lehendakariak konfiantza eta baikortasun mezu bat bidali du euskal ekonomia krisitik ateratzen duela azalduz, “anus horribilus” baten ostean “tunelaren amaierako argia ikustea ahalbidetzen diguten oso adierazle onak ditugulako”, erantsi du.

Bere esku-hartzean, lehendakariak enpresen lehiakortasuna berrikuntza eta nazioartekotzearen bide areagotzearen alde agertu da. Euskadin ETEei eta mikroenpresei “ezin zaiela euskal multinazionalei eskatzen zaien estrategia bera exijitu” onartu du, “baina aliantzen eta multikokapenaren estrategian aurrera egin dezakete”.Eusko Jaurlaritzak lagundu egingo die mundu-mailako merkatura sartzen, krisitik irten ahal izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)