Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak uztailaren 12ko hauteskundeetako segurtasunaren ildo estrategikoak aurkeztu ditu

2020.eko ekainak 17

Segurtasuna Koordinatzeko Zentroa eratu da

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainak 17.

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua buru dela gaur Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den bileran Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko hauteskundeetako segurtasunaren ildo estrategikoak aurkeztu dira, bai hauteskunde-prozesuan herritarren segurtasuna bermatzearen ikuspegitik bai segurtasun zibernetikoaren arloko jarduerari eta koordinazioari dagokienez.

 

Horretarako, Hauteskundeen Segurtasuna Koordinatzeko Zentroa eratu da, herritarren segurtasuna planifikatzeko helburuarekin, Segurtasuneko sailburuordeak zuzenduta. Koordinazio-zentro horrek hauteskunde-prozesu osoan zehar ezarritako segurtasun-dispositiboekin zerikusia duten nobedade guztiak jasoko ditu.

 

Helburua da herritarrek botoa emateko dituzten eskubideak eta askatasunak era baketsuan eta librean gauzatu ahal izango dituztela ziurtatzea eta tratamendu berezia ematea komunikabide sozialetako segurtasunari eta informazio eta desinformazio operazioei.

 

Modu horretara hauteskunde-prozesuarekin zerikusia duten ekitaldiak eta lekuak (hauteskundeetako lokalak, ekitaldiak eta egoitzak) babestu nahi dira, bai kanpainaren aurretik eta kanpainan zehar, bai hauteskunde egunean bertan, botoa-eskubidea askatasunez erabili ahal izango dela bermatzeko.

 

"Segurtasun Sailari dagokio Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde hauen segurtasuna antolatzea, monitorizatzea eta bermatzea, helburu bera duten oinarrizko hiru alderditatik: hiritarren segurtasuna, zibersegurtasuna eta hauteskundeak gauzatzea ahalbidetzen duten mekanismo tekniko eta informatikoen segurtasuna garatzea", adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

 

Eta, aurrekoetan bezala, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako behin-behineko emaitzak hedatzean informazioaren segurtasuna bermatzeko batzordea ere eratu da; batzordearen buru Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier Dieguez