Eu

Euskadik hasi du Aragoiri Europako Ministroen Kontseiluaren (EPSCO) aurreko autonomia-erkidegoen ordezkaritza eskualdatzeko prozesua

2020.eko ekainak 16
  • Aragoik Euskadi ordezkatuko du, datorren uztailaren 1etik aurrera, EBren aurrean gizarte-gaien eta enpleguaren arloko seihileko koordinazioan

Brusela/Vitoria-Gasteiz/Zaragoza, 2020-06-16

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailbururodeak gaur goizean hasi du Aragoiko Gobernuko ordezkariei Europar Batasuneko Enpleguko eta Gizarte Politiketako EPSCO Ministroen Kontseiluaren aurrean seihileko ordezkaritza autonomikoa eskualdatzeko prozedura. Aragoik Euskadi ordezkatuko du, datorren uztailaren 1etik aurrera, EBren aurrean gizarte-gaien eta enpleguaren arloko koordinazio autonomikoan; besteak beste, Ministroen Kontseiluetan autonomia-erkidegoen esku-hartzea aurreikusten du, eztabaida eta aurretiko lanetan adostutako jarrera erkideak aurkezteko.

2020ko lehen hiruhilekoan Euskadik koordinatu dituen eta autonomia-erkidegoek adostu dituzten gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Bidezko trantsizioa”, “Erronka demografikoak” eta “Iraupen luzeko zaintzak eta kontziliazioa”.

Marcos Murok esan duenez, “gure seihilekoan, Kroazia presidente izan duen horretan, Covid 19-ak eragindako krisia sortu zen; beraz, ezin izan ditugu egin Bruselako aurrez aurreko ohiko bilerak, eta haien ordez bideokonferentziak egin dira. Bidekonferentzia horietako batzuetan, Artolazabal sailburua ordezkari autonomikoa izan da. Garrantzitsua da presentzia hori, bai eta estatuek herrialde, eskualde eta autonomien ikuspena eta proposamenak entzutea eta onartzea ere; izan ere, geuk ezagutzen ditugu ondoen gizarte-ingurune mota horiek”.

Bruselatik eginiko barneko bideokonferentzia baten bidez, Euskadik Aragoiri Europar Batasuneko Enpleguko eta Gizarte Politiketako EPSCO Ministroen Kontseiluaren aurrean seihileko ordezkaritza autonomikoan emandako urratsen berri eman dio, bai eta Alemania presidente izango duen 2020ko bigarren seihilekorako aurreikuspenen berri ere. 

Aragoiren izenean, Raúl Camarón Aragoiko Enplegu Institutuko zuzendari nagusiak, Federico Abizanda Herritarren eta Gizarte Eskubideen Sailekoak eta Carlos Gómez Aragoik Bruselan duen Bulegoko zuzendariak parte hartu dute. REPERen izenean, topaketan, Santiago Rodriguez Uriel Espainiak EBren aurrean duen Ordezkaritza Iraunkorreko Gai Autonomikoen kontseilariak eta Aurelio Fernández, Miguel Fernández eta Juan Antonio Elena kontseilariek parte hartu dute. Euskadiren izenean, Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailbururodeak eta Marta Marín Eusko Jaurlaritzak Bruselan Europako Erakundeen aurrean duen ordezkariak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Santiago Rodríguez Uriel, Raúl Camarón, Federico Abizanda, Carlos Gómez, Aurelio Fernández, Miguél Fernández, Juan Antonio Elena,