Berriak

Gobela ibaian Fallopia japonica espezie inbaditzailea desagerrarazteko lanek espezie horren presentzia murriztu dute, 2400 metroko tarte batean hondar bihurtzeraino

2020-06-16

Uraren Euskal Agentziak 2010az geroztik Gobelan Fallopia japonica desagerrarazteko egindako lanek hondar bihurtu dute espezie hori Salsidualde kalea eta Errekagane Parkea arteko tartean (2400 metroko tarte esperimentala). Horrela ondorioztatu da Uraren Euskal Agentziak egindako desagerrarazteko lanen eraginkortasunaren ebaluazioan.

Azken bi urteetan (2018 eta 2019), espezie inbaditzaileari aurre egiteko lanek uretan diluitutako herbizida injektatu dute (% 5eko diluzioan)  zurtoinez zurtoin, urtean bitan (maiatzean eta abuztuan). 2020an egin da lehen injekzioa, jada, eta agorraldian zehar bigarren injekzio bat egitea aurreikusten da. Orain, erabilitako metodoaren eraginkortasuna ebaluatu da.

Egiaztatu ahal izan da tarte horretan gaur egun banako ale isolatuak edo oso sakabanatuak baino ez daudela. Tartea horretan, espeziaren okupazio-azalera %5a baino txikiagoa da. Gainera, 1300 m-ko tarte batean espeziea ez da detektatu; alegia,  aztertutako tartearen % 53 da.

Une honetan Fallopia japonica-ren presentzia zati horretan hondarrekoa bada ere, ezin da desagerrarazitzat jo, eta, beraz, jarraipen- eta kontrol-lanekin jarraituko da.

Fallopia japonica espezie exotiko inbaditzailea da, bertako flora lekualdatzen du eta ondorio kaltegarriak ditu ibai-ekosistemarekin lotutako faunaren eta floraren biodibertsitatean. Kalte handiak eragiten ditu, hala nola, ibai-dinamika aldatzea eta eraikuntzetan kalteak eragitea. Higadura- eta ezegonkortasun-arrisku handiagoa eragiten du erriberetan eta lan publikoetan, sarbidea zailtzen du eta erriberako ingurumen- eta aisialdi-balioa murrizten du.

URAk eta Getxoko Udalak  ibaiak lehengoratzeko sinatutako hitzarmenaren ekintza-plangintzaren pean egindako lana da jarduketa.

Iruzkin bat
  • 2020-06-17

    Llevar igualmente un cierto control de especies exóticas o invasoras no hagan con su consumo ocasional o no, vectores de transmisión nuevos patógenos normalmente no salían de su hábitat natural idem con el deshielo de los polos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)