Berriak Osasuna
Eu

Pandemiaren hasieratik gaurdaino Euskadiko biztanleriaren % 10ari egin zaizkio detekzio probak

2020.eko ekainak 16

Euskadin 214.000 pertsonari egin zaizkie probak pandemiaren hasieratik gaurdaino. Alegia, euskal biztanleriaren % 10ari egin zaio detekzio proba bat. Osasun sailburu Nekane Murgaren aburuz, honek ere “argi erakusten du gure indargunerik handiena zaintza eta detekzio goiztiarra direla”.

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 3.949 proba egin ziren guztira (3.465 PCR eta 484 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 13 dira, Lurraldeka, 6 Araban, 5 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan, eta inor ez Euskaditik kanpo bizi denik.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 17 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 23 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren; 7 pertsonak jaso zuten ospitale-alta.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.596 hildako izan dira guztira; atzo bat ere ez. Horrez gain, 16 pertsona daude ZIUn, atzo baino 2 gutxiago.

 

Egoera epidemiologikoa:  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/16_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/16_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 16a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak