Eu

Gobernuak aurrera egin du gardentasun-ereduan, eta hobetu egin du herritarren eskura jartzen duen informazioaren kopurua eta kalitatea (Gobernu Bilera 2020-0616)

2020.eko ekainak 16
  • Gero eta informazio gehiago dago argitaratuta formatu irisgarriagoan eta herritarrentzat era ulergarriagoan
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak eta Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak eman diote, 2019an, informazio publikora jotzeko eskabide kopuru handienari arreta

Gobernu Kontseiluak onartu egin duEAEko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2019ko balantzearen txostena”. Bosgarren urtez jarraian prestatu du Eusko Jaurlaritzak dokumentu hau eta, horrela, 2015eko urtarrilaren 13an hartutako konpromisoa bete du; orduan, informazio publikorako sarbidea, publizitate aktiboa eta gardentasunaren eta gobernu onaren kulturaren aurrerapena arautzeko neurriak onetsi zituen.

Eusko Jaurlaritzak “Gobernu Ona”ren filosofian errotuta duen gardentasun-ereduan aurrera egiten eta finkatzen jarraitzeko duen konpromisoa erakusten du txostenak. Halaber, publizitate aktiboarekin, gardentasunarekin eta partaidetzarekin zerikusia duten herritarren eskubideetan aurrera egiten jarraitzeko erronkak ere jaso ditu.

EAEko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2019ko balantzearen txostenaGardena gardentasun-atarian argitaratuko da, interesdun guztiek kontsultatu eta Gardenaren informaziora jo ahal izateko.

INFORMAZIO PUBLIKORA JOTZEKO ESKABIDEAK

Txostenak Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordearen datuak jaso ditu; herritarrek Euskadin dagoen informazio publikora jotzeko arloan erreklamazioak ebazten dituen organo independentea da. Iaz, informazio publikorako sarbidea ukatzeagatiko 84 erreklamazio jaso ziren:

ERREKLAMAZIO-EBAZPENAK

UDALEN UKAPENEN KONTRA

ALDUNDIEN UKAPENEN KONTRA

EUSKAL SEKTORE PUBLIKOAREN UKAPENEN KONTRA

BESTE ERAKUNDE BATZUEN UKAPENEN KONTRA

GUZTIRA

%

Baietsiak

109

1

20

5

135

% 61,64

Ezetsiak

10

 

7

1

18

% 8,22

Ez onartuak

23

3

11

 

37

% 16,89

Atzera egiteak

21

 

3

 

24

% 10,96

Artxibatuak

2

 

2

 

4

% 1,83

Bideratuak

 

1

 

 

1

% 0,46

 

165

5

43

6

219

% 100

 

2019an, bilakaera positiboa antzeman da informazio publikora jotzeko jaso diren eskabideen kopuruan. Guztira, 179 eskabide jaso dira, eta, hala, aurreko urteko kopurua bikoiztu da. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak (% 32), Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak (% 14) eta Osasun Sailak (% 13) eta Hezkuntza Sailak (% 10) jaso dute eskabide kopuru handiena.

Gainera, txostenak Zuzenean zerbitzuaren arreta jaso duen herritarren elkarrekintzarako postontziaren funtzionamendu ona nabarmentzen du; zerbitzu hori oso orokortua dago, eta herritarrek oso ondo baloratzen dute.

GARDENTASUN-ATARIA: GARDENA

Txostenak nabarmentzen du 2019an aurreko urtean ezarritako erronketako bat amaitu zela: Gardena gardentasun-atariaren birdiseinua. Irudi berria, grafikoak eta bistaratzeak sartu dira, bai eta informazio konplexuena ulertzen laguntzeko kontaketak ere. Hala, atari irisgarriagoa, erabilgarriagoa eta ulergarriagoa lortu da.

Gardena ataria Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde publikoekiko zeharkakoa da, eta bertan zentralizatzen da eta herritarren esku jartzen da gobernu-ekintzako gardentasun-adierazleekin zerikusia duen informazioa. Adierazle horiek honela multzokatzen dira:  

  • Autonomia-erkidegoari buruzko informazioa.
  • Herritarrekiko eta gizartearekiko harremanak.
  • Ekonomia- eta finantza-gardentasuna.
  • Obra, zerbitzu eta horniduren kontratazioak.
  • Antolamendua, hirigintza, herri-lanak eta ingurumena. 

Eusko Jaurlaritzak webean argitaratzen du:

  • Araudi aplikagarria eta garrantzi juridikodun informazioa: gidalerroak, jarraibideak, akordioak, zirkularrak, aurreproiektuak, erregelamendu-proiektuak, memoriak, txostenak, dokumentuak eta abar.
  • Hitzarmenak eta kudeaketa-aginduak. Hitzarmenak eta kudeaketa-aginduak argitaratzen dira: protokoloak, kofinantzaketa-hitzarmenak, ondare-hitzarmenak, barneko esleipenak, kontratu programak eta abar.
  • Urteko eta urte anitzeko plan eta programak, eta betetze mailaren eta emaitzen adierazleak. Argitaratuta eta eguneratuta dago Eusko Jaurlaritzaren planen egutegiekin lotura duen informazio guztia, bai eta neurketa- eta balorazio-adierazleak ere.
  • Funtzioak, erakundeen organigramak, ordainsariak, Kargu Publikoen Katalogoko lanbide-profila eta -ibilbidea. Pertsona, erakunde eta ekipamenduen direktorioa bisita daiteke, erraz kontsultatu eta ikusarazteko.
  • Kontratatzailearen profila, Kontratuen eta kontratu txikien erregistroa.
  • Dirulaguntzak eta laguntzak. Guztiak argitaratzen dira datarekin, erakundearekin, onuradunarekin, zenbatekoarekin eta abar.
  • Lanpostuen zerrendak, enplegatu publikoen bateragarritasun-ebazpenak.
  • Datu pertsonalak tratatzeko jardueren erregistroa. Eusko Jaurlaritzak erregistro hori 2019ko maiatzean erregistratu zuen, eta tratamendu-jardueren inbentarioa jaso du.
  • Bestelakoak: derrigorrezkoa ez bada ere, Eusko Jaurlaritzak informazio ugari argitaratzen du, besteak beste, Gobernu Programaren segimendua, kargu publikoei buruzko informazioa, sailburuen bidaia-gastuak, urteko araudi-planak etab.

 Gardenan gardentasunari buruzko eduki orokorretako sarbideak nabarmen areagotu dira 2018tik, eta horrek erakusten du herritarrek administrazioaren funtzionamendua ezagutzeko interesa dutela:


KONTSULTATUTAKO GARDENTASUNARI BURUZKO EDUKIAK

 

ARLOA

2019

2018

2017

2016

2015

2014

 

Gardenaren webgunea, globalean

20.507

11.286

9.138

16.173

5.532

3.775

 
 

Autonomia-erkidegoari buruzko informazioa

774

322

335

1.283

1.422

571

 
 
 

Herritarrekiko eta gizartearekiko harremanak

634

159

179

659

593

221

 
 
 

Ekonomia- eta finantza-gardentasuna

761

306

232

954

729

372

 
 
 

Zerbitzu eta horniduren kontratazioa

616

202

142

582

584

223

 
 
 

Lurralde-antolamendua, hirigintza eta herri-lanak

244

79

46

162

198

108

 
 
 
 

Informazio publikora jotzeko eskubidea

4.097

2.995

2.253

8.359

1.715

2

 
 
 

Gardentasunari buruzko eduki orokorrak

5574 *

4.496 *

3.879

2.385

850

66

 

 

* “Gardentasuna; Gobernu Ona; Grafikoak etab.”en edukien saioen batura

 

Txostenak, halaber, aipamen berezia eskaintzen dio Covid-19ak eragin duen pandemiari. 2020an, alarma-egoera dela eta, martxoan, Gardenaren orrian, pandemiaren kudeaketan gardentasun-datuen sarbidea argitaratu da, bai eta informaziora sarbide segurua izateko orientabideak ere. Honako hau, gainera, 2020. urte honetarako erronka garrantzitsuenetako bat da: Covid-19aren kudeaketan gardentasun-ataria prestatzeko aholkularitzarekin eta laguntzarekin jarraitzea.

OPEN DATA EUSKADI

2019an, Open Data Euskadi atarian Eusko Jaurlaritzaren eta mendeko erakundeen 4.606 datu-multzo argitaratu ziren; gainera, beste foru- eta toki-administrazio batzuen 1.250 datu-multzo ere argitaratu ziren. Open Data Euskadi atarirako, beste administrazio batzuk katalogoan federatzea lan-ildo nabarmena da. 2019an, Donostia-San Sebastiángo Udala sartu da, eta 2020an edo 2021ean aurreikusten da Arabako Foru Aldundia hastea bere datuak federatzen. Vitoria-Gasteizko eta Bilboko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beren datuak 2017tik federatzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, 2018tik.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du izaten Estatuko www.datos.gob.es datuen katalogoan dataset gehien argitaratzen duen datu-iturria. Modu berean, datu-multzo guztiak Europako datu irekien ataritik federatzen dira.

2019an, Open Data Euskadik bere datu irekien kalitatea hobetzeko lan egin du, batik bat honako proiektu hauetan:

  • Datu elkartuak: datu elkartuak kodetzeko JSON-LD metodoa sartu da.
  • Direktorioaren proiektua: Eusko Jaurlaritzako ekipamendu, pertsona eta erakundeen direktorioa sortuko da. 2020an gauzatzea aurreikusten da.
  • Datu meteorologikoak irekitzea: 2020an herritarren esku Euskalmeten webgune berri jartzea aurreikusten da; webgunea datu irekietatik abiatuta garatu da.

GOBERNU IREKIAREN ALDEKO NAZIOARTEKO ALIANTZA (OGP)

2018tik, Euskadi Gobernu Irekiaren aldeko Nazioarteko Aliantzan (OGP) dago, munduko beste 19 eskualderekin batera. Ondorioz, onartu egin du gardentasuna sustatzeko, ustelkeriaren aurka borrokatzeko, herritarrak ahalduntzeko eta gobernua eraginkorragoa eta arduratsuagoa izateko teknologia berrien ahalmena aprobetxatzeko hartu dituen konpromisoak sendotzeko erantzukizuna. Hala, Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du honako hauetarako:

  • Gobernu-jarduerei buruzko informazioaren eskuragarritasuna areagotzeko.
  • Herritarren parte-hartzea bultzatzeko.
  • Gure gobernu guztietan lanbide-osotasunaren estandar altuenak aplikatzeko.
  • Kontuak emateko teknologia berrietara jotzeko aukera areagotzeko.

2020KO ERRONKAK 

  1. urte honetarako,EAEko eta bere sektore publikoko administrazio orokorrean gardentasuna ezartzeko mailari buruzko 2019ko balantzearen txostenak honako erronka hauek ezartzen ditu, besteak beste:
  • Gardentasunean lidergo-postuari eustea eta bertan aurrera egitea.
  • Irisgarritasunean hobetzea.
  • Gardenan bistaratzeak / grafikoak areagotzea.
  • Datu elkartuen proiektuan aurrera egitea.
  • 2018-2020rako OGP Euskadi Planean ezarritako konpromisoen garapena betetzea.
  • Derrigorrean betetzekoak ez diren gardentasun-adierazleen argitalpenean aurrera egitea.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko