
Lehendakariak 140 milioi euroko programak iragarri ditu Euskadin enplegu-sorrera sustatzeko
Iñigo Urkullu Lehendakariak agerraldia egin du gaur goizean, Gobernu Kontseiluan landutako gaien berri emateko. Azaldu duenez, Espainiako Gobernuko Presidentearekin eta Erkidegoetako Presidenteekin egindako hamalau bileratan egindako ekarpenen balorazioa partekatu du exekutiboak.
Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak hiru hilabete hauetan izan duen proposamen-jarrera defendatu du eta egindako proposamenak hiru arlotan banatuta aurkeztu ditu lehentasun sanitarioa, lehentasun sozioekonomikoa eta Autogobernuaren defentsa.
ENPLEGUA SORTZEA
Lehendakariak jakinarazi du Euskadin enplegua sortzeko lau neurri onartu direla. Guztira 140 milioi euro dira Covid-19ko krisiaren ondorioz suntsitutako enplegua berreskuratzeko lehentasunari erantzuteko: Urkulluk azaldu duenez, honako hauek dira gaur goizean onartutako laguntzen jarduera-eremuak:
- 42 milioi euro Udalek enplegua sustatze aldera tokiko planak abian jartzeko.
- 66 milioi euro langabezian dauden pertsonak prestatzeko.
- Gazteei prestakuntza eta lana bultzatzeko “HEZIBI Programa”-ren edizio berri bat, 2,3 milioi euro inbertituz.
- 30 milioi euroko gastua lanean ari diren pertsonei prestakuntza emateko.
KORONABIRUSA
Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan Lehendakarirekin batera Nekane Murga Osasun sailburua ere agertu da prentsaurrean. Nekane Murgak Covid-19-ren datuak eguneratu ditu.
-
2020-06-16
felicitar a la ministra de salud Nekane Murga,por reducir el número de infectados a trece en el páis Vasco, o sea que ha sido tremenda labor sanitaria-
igualmente felicitar a Lehenderkariza por los planes locales de promoción de empleo al igual que la formación de diagnóstico y asesoramiento personalizado de personas desempleadas o que que se hayan visto forzadas a tener que salir de su rol de trabajo, por efecto de la pandemia COVID-19 atentamente-
Leónidas Guerra Urcuyo