Berriak Osasuna
Eu

Euskadiko bainurako denboraldi ofiziala abian da, COVID19-aren aurkako prebentzio-neurri berriekin

2020.eko ekainak 15

Osasun Sailaren iritziz, hondartzak eta bainu-eremuak arduraz erabili behar dira, eta koronabirusaren transmisioa gutxitzen duten prebentzio-neurriak bete behar dira

 

Arabako urtegian pasa berri den asteburuan eta gaur Bizkaiko hondartzetan dago bainurako denboraldi ofiziala. Hala, Osasun Sailak gogorarazi nahi du prebentzio-neurriak hartu behar direla koronabirusa zabaldu ez dadin. Aldi berean, nabarmendu behar da, denboraldia hastearekin batera, Osasun Sailaren, URAren eta saneamenduko erakunde kudeatzaileen arteko koordinazio- eta zaintza-lanak hasiko direla, uraren kalitatea bermatzeko.

 

TRANSMISIOA SAIHESTEKO GOMENDIOAK

Hondartzak eta bainu-eremuak aisiarako eta astialdirako lekuak dira, eta pertsona ugarik bisitatzen dituzte, uda-sasoian. Udalek eta aldundiek, Osasun Sailarekin lankidetzan, haien kudeaketa-planak garatu dituzte, birusaren transmisioa murrizteko: SARS-CoV-2ren pandemiaren ondorioz EAEko hondartzak eta bainu-eremuak irekitzeko eta erabiltzeko osasun-irizpideak,

Koronabirusa urarekiko kontaktuaren bidez kutsatzeko aukera oso txikia da; izan ere, transmisio-bide nagusia eztularen eta doministikuen bidez sortzen diren arnasketa-jariakin bidez eta pertsonen arteko kontaktuaren bidez gertatzen da.

Osasun Sailak gogorarazten du hondartzen erabilera arduratsua egiteko eta transmisioa geldiarazteko, herritarren eginkizun aktiboa ezinbestekoa dela, bai eta hondartza bakoitzaren erabilera-neurriak betetzea eta osasun-gomendioak betetzea ere:

  • Hondartzara joan aurretik, komeni da erabilera-baldintza berriak, sarbidekoak eta edukierari buruzkoak ezagutzea, eta egonaldi laburragoak planifikatzea, hala pilaketak murriztu eta espazioa partekatzeko beste pertsona batzuekin.
  • Hondartzan gaudela, komeni da bizikide ez ditugun pertsonekin 2 metroko distantzia mantentzea, bai uretan, bai uretatik kanpo, bai eta eskuak sarri garbitzea eta desinfektatzea, eztul eta doministiku egitean ahoa estaltzea eta erabili eta botatzeko zapia erabiltzea edo ukondoaren barruko aldea erabiltzea, eskuoihalak ez partekatzea, adingabeek prebentzio-neurriak betetzen dituztela zaintzea, hondartzako erabilera-arauak eta -baldintzak betetzea eta salbamendu- eta sorospen-zerbitzuen ohar eta gomendioak errespetatzea ere.
  • COVID19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero (arnasketa-sintomak, sukarra…), ez da hondartzara joan behar, edo hondartzatik irten behar da, baldin eta sintomak nabaritzen ditugunerako bertan bagaude, eta osasun-zentroarekin jarri behar da harremanetan.

 

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

2.870 proba egin ziren guztira (2.809 PCR eta 61 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK ETA SENDATU DIRENAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 8 dira, Lurraldeka, 3 Araban, 4 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 2 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 10 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa zutenak gaixotasuna hartu ondoren, eta pertsona bati ospitale-alta eman zioten.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.596 hildako izan dira guztira (beste 4 erregistro atzoko egunean). Gogoan izan behar da heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei egiten diela erreferentzia.

Gainera, COVIDa izan duten edo daukaten 18 pertsona ZIUn daude.

 

Nekane Murga Osasuneko Sailburuak nabarmendu duenez, Euskadi etengabeko zaintza aktiboko fasean dago, eta, horri esker, garaiz detektatu ahal izan dira Basurtuko Unibertsitate Ospitalean eta Arabako Unibertsitate Ospitalean izandako kutsatzeak. Detekzio goiztiarra eta bakartzea dira Osakidetzaren eta Osasun Sailaren “indarguneak”.

Zehazki, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean 4.281 PCR egin zaizkie dagoeneko paziente, profesional eta kontaktu estuei. Arabako Unibertsitate Ospitalean 235 PCR egin dira.

 

Egoera epidemiologikoa:  

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/15_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/15_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 15a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko ekainak 16

    Estaría bien llevar un cierto control preventivo de la gente, sobre todo de otros lugares pudieran estar menos controlados, para disminuir el tiempo de reacción en caso de incidencia

Ekitaldiko kargudunak