Berriak Osasuna
Eu

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko ekainak 14

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.060 proba egin ziren guztira (3.976 PCR eta 84 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 dira, Lurraldeka, 2 Araban, 5 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 5 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.592 pertsona hil dira guztira, 3 erregistro berri atzo. Gainera, 18 pertsonak ZIUn jarraitzen dute.

 

FOKUEN EGOERA

Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen kasuan, egoera hau da: guztira 2.973 PCR proba egin zaizkie profesionalei (2.407), pazienteei (250) eta bisitei edo kontaktu estuei (280). Azken orduko emaitzen arabera, 38 pertsonak eman dute positibo, atzo baino bat gehiago. Beraz, foku horri dagokionez, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean 14 profesionalek, 12 pazientek eta 12 bisitarik edo kontaktu estuk eman dute positibo. Gainerako probek negatibo eman dute.

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxuko egoerari dagokienez, 136 proba egin dira kontaktu estuetan, pazienteetan eta profesionaletan. Guztira, 9 positibo daude (4 paziente, profesional 1 eta 4 bisita edo kontaktu estu).  Beraz, bi kasu berri antzeman dira.

Debagoieneko egoerari dagokionez, atzo ez zen kasu berririk hauteman.

 

 

Egoera epidemiologikoa:  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/14_junio_Boletin.pdf

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau