Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002), Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazioa
ZALDIBARKO ZABORTEGIAN (VERTER RECYCLING 2002), ALBERTO ETA JOAQUIN
BILATZEKO OPERATIBOARI BURUZKO INFORMAZIOA
Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/06/12an
MATERIALAK BILATZEKO, EGONKORTZEKO ETA BILTZEKO LANEN EGOERA
Gaurko buletinean sartu ditugun irudietan, Zadibarko zabortegian, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze bilatzeko obra-lanetan eta operatiboan, azken 7 egunetan egindako aurrerapen esanguratsuenetako batzuk zehatz-mehatz ikus daitezke.
- D1 zabor-jauzian materialak ateratzen, bahetzen eta kentzen, B4 bilaketa-eremuaren goiko aldean, Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán Zaldibarko zabortegian bilatzeko prozesuan ateratako materialak biltzen dituen I. hondakin-gelaren alboan.
- Materialak ateratzen, bahetzen eta garraiatzen B1 bilaketa-gunean, zabortegiko lixibiatuen putzua zegoen tokian, baskularen plataformaren azpiko aldean.
- Hondakin-jauziaren euste-dikea eraikitzeko lanak, D2 eremuan pilatutako materialaren edozein luizi berrik A8 autobidean eraginik izan ez dezan.
- B1 bilaketa-gunetik autobideraino gerta daitekeen edozein lur edo zabor-jausiren euskarri izango den dikea eraikitzeko lanen egungo egoera.
- Irudi honek bilaketaeremuetako indusketetan ateratako materialak biltzeko I. hondakin-gela zabaltze lanak erakusten dizkigu. Gelaxka handitzen ari da, B4 eta B1 bilaketa-eremuetan aterako diren materialak jaso ahal izateko.
DIKEA ERAIKITZE-LANAK ETA AUTOBIDEAREN ALBOKO HONDAKINAK KENTZEA
Elena Morenok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak gaur jakinarazi du, dagoeneko luizien ondorioz lerratutako hondakinez garbi dagoen B2 bilaketa-gunearen goiko aldean, jausi berrien arriskuei aurre egiteko euste-dike bat eraikitzen ari direla. Dikea eraikita, A8 autobidearen Irunerako noranzkoan, Zaldibarko zabortegiaren parean itxita dauden bi erreiak berriro ireki ahal izango dira, horretarako momentu egokia iristen denean.
Elena Moreno, Ingurumen sailburuordearen adierazpenak eta informazio gehiago IREKIAN:
https://bit.ly/3e17Wfe
MATERIALA ARAKATU, ATERA ETA BAHETZE LANEN EMAITZAK, BILAKETA-EREMUEN ARABERA, 2020/06/11 ARTE
ZALDIBAR INGURUKO URAREN ANALISIEN EMAITZAK
Uraren Euskal Agentziaren txostena lortzeko, hemen:
EGURALDIAREN AURREIKUSPENA – 18/06/2020 OSTEGUNERA ARTEKO JOERA
-
2020-06-13
Comentario de Twitter:
Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002), Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazioa
https://t.co/JbutiSE3uG -
2020-06-13
Comentario de Twitter:
Información sobre el operativo de búsqueda de Alberto y Joaquin en el vertedero de Zaldibar (Verter Recycling 2002)
https://t.co/R2SiiuzKA0