Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ingurumen Sailak sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du maskara eta eskularruen hondakinak behar bezala kudeatzeko

2020.eko ekainak 12
  • Kanpainaren leloa “Recoge el guante / Eskularrua jaso” da eta bere xedea Covid-19aren aurkako babes-objektu hauek kaleetan eta espazio naturaletan botatzea saihestea da.
  • Eskularruak eta maskarak etxeko zaborra botatzeko hondar-frakzioko edukiontzira bota behar dira.

 

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe sozietate publikoaren bidez, abiarazi egin du sentsibilizazio-kanpaina bat maskarak, eskularruak eta koronabirusaren eraginpean egondako bestelako objektu batzuk etxeko zaborra botatzeko hondar-frakzioko edukiontzira botatzea lortzeko. Horrela, saihesten da birziklapena eragiten duten hondakinen zirkuituetan lan egiten duten pertsonak SARS-CoV 2 birusaren eraginpean jartzea.

“Recoge el guante / Eskuarrua jaso” leloarekin, kanpaina honen xedea da Covid-19aren aurkako babes-objektu hauek kalean eta espazio naturaletan botatzea saihestea.

Eusko Jaurlaritzatik, uste da oso garrantzitsua dela biztanleak sentsibilizatzea material horien hondakinak behar bezala kudeatzeko, ingurumen-kontu batengatik ez ezik, osasun-kontu batengatik ere bai: birusak zenbait egun iraun dezake material horien azalean.

Babes-pantailei dagokienez, gomendatzen da 70º eta 90º bitarteko kontzentrazioko alkohol etilikoa erabiliz egindako garbiketen ostean berrerabiltzea, hori baita desinfekzioa bermatzeko tenperatura egokia. Aurpegia babesteko pantailak, plastikozko osagaiekin fabrikatuta egon arren, ez daude ontziak kudeatzeko dinamikaren menpe. Horregatik, bere bizitza erabilgarriaren amaieran, hondar-frakzioko edukiontzira bota behar dira eta ez edukiontzi horira.

Ingurumen Sailak eta Ihobek gogorarazi nahi dute banakako erantzukizuna funtsezkoa dela Covid-19aren aurkako borrokan eta maskaren erabilera derrigorrezkoa dela espazio publiko irekietan eta itxietan, baldin eta ezin bada 1,5 metroko distantzia mantendu pertsonen artean.

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko ekainak 13

    No sólo por tirar al suelo elementos de prevención sancionable sino también por tirar cáscaras de pipas, colillas, no recoger excrementos de perro y orines y tirar desperdicios al suelo además de por no cumplir distancias seguridad sin elementos preventivos

Komunikabideek behera kargatzeko