Berriak Lehendakaritza
Eu

Bilbo CERN Accelerator School-en egoitza bihurtu da egun batzuetarako

2011.eko maiatzak 25

Munduko toki guztietatik iritsitako ehun bat ikerlari eta zientzialari bildu dira partikulen fisikaren ikastaroan

Genevako Ikerketa Nuklearrerako Erakunde Europarra (CERN) egun hauetan Accelerator School ikastaroa egiten ari da. Bertan, munduko toki guztietatik iritsitako ehun bat ikerlari eta zientzialari 10 egunez bilduko dira Bilbon, eta potentzia altuko partikula-azeleragailuen teknologiaren arloko gairik garrantzitsuenak eztabaidatuko dituzte, hau da, ESS proiektuak Lund-en eraikitzea planteatzen duen eta, ondorioz, ESS-Bilbo gaur egun garatzen ari denaren moduko azeleragailuei buruz mintzatuko dira.

High Power Hadron Machines izenburupean, hadroien (protoiak, antiprotoiak eta beste ioi batzuk) potentzia-azeleragailuekin lotutako hainbat alderdi mahaigaineratzea izango da ikastaroaren helburua, adibidez, LHC CERNen eta proiektatzen ari diren beste batzuk.

“Potentzia Handiko Hadroien Azeleragailuak” ikastaroari EHUk Abandoibarran (Bilbon) daukan ospakizun-aretoan eman zaio hasiera. Besteak beste Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua han izan da.

ESS-Bilboko talde zientifikoak CERNekin batera egiten du lan Linac4 izeneko azeleragailu berriaren eraikuntzan. Bilbon dauden bitartean, ikastaroko parte-hartzaileei Eusko Jaurlaritzako agintariek (Hezkuntza Sailak) harrera egingo diete, baita Euskal Herriko Unibertsitateko arduradunek ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)