Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Tapia: "Pandemia honetan iritzi guztiak dira errespetagarriak, baina egia esan behar da. Esaten ari gara eta horren arabera jokatzen dugu"

2020-06-12

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, gaurkotasuneko gaiak errepasatu ditu, hala nola, Bizi Berri planaren koordinazioaren azken ordua, eta Euskadiko egoera industriala eta ekonomikoa.

Tapiak "gardenak" izateko, datu guztiak aztertzeko eta azaltzeko beharra azpimarratu du. "Bilakaera positiboa da, Bizi Berri planean aurrera egiten ari gara, eta egunez egun guztia aztertu eta erabaki egokiak hartu behar ditugu. Oso zuhurrak izan gara, fase bakoitzean gertatzen ari zena behatzen saiatuz. "

Gobernantza partekatuari eta Espainiako Gobernuarekin izandako koordinazioari dagokionez, Tapiak esan du "egoera zaila" izan dela "guztiontzat". Baina Ekonomiaren Garapen Sailari dagozkion ministerioekin harremana ona izan da. Nolanahi ere, Tapia harrituta agertu da  "zortzi autonomia erkidegoren artean bidalitako gutun baten aurrean, automobilgintzaren sektoreari laguntzeko ekintza bateratu bat eskatuz, gutuna jaso izanaren agiria ere ez dugulako jaso Industria Ministeriotik".

Tapiak, gainera, Euskadiko industria sektorea suspertuz "etorkizuna prestatzeko" beharraz hitz egin du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)