Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurreikuspenari buruz

2020-06-11

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du, Hauteskunde Autonomikoak orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa ekainaren 1a eta 6a bitartean egin zen eta 1.500 pertsona elkarrizketatu ziren guztira.

Jarraian aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da bi informazio zutaberekin:

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei da-gokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzu-ten” ere, eta ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

PSKren boto “estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde ba-tetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere). Boto baliodunen ehunekoen estimazio horiek dira eserleku kopuruak kalkulatzeko erabili direnak.

Iruzkin bat
  • @JaimeZubero
    2020-06-11

    Comentario de Twitter:
    RT @EnekoitzEsnaola: Jaurlaritzak hauteskunde inkestak egitea ere...
    Albistea, Lehendakaritzan.
    https://t.co/BIxg6s4DLX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)