Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Euskotren, COVID-19aren aurkako protokoloen AENOR ziurtagiria lortu duen lehen tren-operadorea

2020.eko ekainak 11
  • Konpainiak bere langileen eta erabiltzaileen segurtasunarekin duen konpromiso sendoa COVID-19aren aurrean jarduteko protokoloen ziurtapenarekin babesten da.
  • Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa ziurtagiri hori lortu duen Euskadiko eta Estatuko lehen tren enpresa da.

Gaur goizean Euskotreneko Zazpikaleak geltokian egindako ekitaldi batean, Euskadin AENOReko zuzendaria den Luz Emparanzak Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den, Euskotreni, bere Presidentea eta Garraio Sailburuordea den Antonio Aizek eta Imanol Leza Zuzendari Nagusiak ordezkatuta, enpresak lan egiten duen garraiobide modu desberdinak (trena, tranbia, metroa eta funikularra) bidaiatzeko gune seguruetan bihurtzeko egindako ahalegin handia aitortzen duen ziurtagiria eman dio.

Hala, Euskotren da Espainian ziurtatutako tren-zerbitzua duen lehen enpresa, eta Euskadin ziurtagiri hori lortu duen tranbia eta metroko lehena. Halaber, estatu mailan laugarrena da garraio publikoaren sektorean, Alsa, Avanza eta Malagueña de Transportes enpresen atzetik.

AENOReko auditoreek Covid-19aren aurrean enpresako kontingentzia Planean ezarritako protokoloak kontrastatu dituzte, nazioko eta nazioarteko dokumentuen gomendioetan eta betekizunetan oinarrituz garatutako metodologia batekin eta sektorearen errealitateari buruzko ezagutza handiarekin. Ebaluazio sakonek, bai aurrez aurrekoek bai dokumentalek, prozedurak egiaztatu dituzte, baita langileek horiek behar bezala aplikatzeko duten konpromisoa eta horien eragina indartzeko azken teknologiak erabili izana ere.

AENORek egindako auditoretzan erakundearen protokoloak babestutako kokalekuen eta jardueren baldintza espezifikoak ebaluatu dira.

Besteak beste, honako alderdi hauek aztertu dira: trenbideko material mugikorraren mantentze-lanak, tranbien mantentze-lanen kudeaketa, bezeroenganako arreta, pertsonen trenbideko eta funikularreko (Larreineta) garraioa, bi tranbien zirkulazioko aginte postuak (Bilbo eta Gasteiz) eta pertsonen metropoli-trenbideko garraioa (Bilboko 3. linea).

Guztira, 13 lantoki ikuskatu dira, non 584 pertsonek betetzen dute beraien lan profesionala.

Halaber, Euskotrenek garatutako dokumentu egitura berrikusi da, kontingentzia Planari euskarria ematen diona: Euskadiko Garraio Publikoa Koordinatzeko Mahaiaren aktak; langileentzako jarraibideak eta informazioa; arriskuen identifikazioa eta ebaluazioa; prestakuntza-prozedurak; osasunaren zaintza; garbiketa- eta desinfekzio-baldintzak, besteak beste.

Ahalegin horrek orain hirugarren independente baten laguntza du, erabiltzaileei konfiantza handiena eskaintzeko Euskotrenekin bidaiatzean. Hala, bidaiariei berme gehigarri bat eskaintzen zaie, bidaiarien garraioan izaten diren ohiko mugikortasun-tasak lehenbailehen berreskuratzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)