Berriak Ogasuna eta Ekonomia
qrcode

Uraren kanonaren araubide ekonomiko-finantzarioaren erregelamendua onartzeko dekretuaren proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2020-06-11

Arauaren xedea da Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Erregelamendu berria onartzea. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak, azken xedapenetako bigarrenean, aldaketa batzuk egin dizkio Uren Legeari (1/2006 Legea, ekainaren 23koa), uraren kanona arautzeari dagokionez, eta erregelamendu berriak aldaketa horietara egokitu behar du kanonaren araubidea.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan