Berriak Osasuna

Kasu posibleen baheketak COVID19a egiaztatzen du pandemiaren gailurrean klinikoki diagnostikatutako pazienteen %30ean

2020.eko ekainak 11

Osasun sailburuak iragarri du hasi dela, dagoeneko, bigarren baheketa-etapa, eta lehenengoaren biztanle-kopuruaren bikoitza barne hartzen duela:  data horietan sukarra izan zuten 8.338 pertsona

Osasun Sailak gomendioak betetzeko beharra azpimarratu du, eta deseskaladari buruzko erabakiak datuetan oinarrituta hartuko direla adierazi du

Osasun Sailak seroprebalentzia-ikerketarekin batera pasa den apirilaren 23an biztanle orokorretan abian jarri zuen kasu posibleen baheketaren jomuga ziren pandemiaren aldi latzenean zeuzkaten sintomengatik baina testik egin gabe koronabirusaren kasu posible gisa diagnostikatu ziren pertsonak. Guztira, otsailaren 28aren eta apirilaren 15aren artean klinikoki diagnostikatutako 4.147 pertsona hautatu ziren; mailaka eman zaie hitzordua, proba egitean sintomak agertu zirenetik 40 egun igaro direla bermatzeko. Haietatik, 907 baztertu egin ziren: 584, PCRa egina zutelako eta emaitza negatiboa izan zelako, eta, gainerakoak, 324, beste kausa batzuengatik, esaterako, ezin izan delako beraiekin harremanetan jarri edo probak beste bide batzuetatik egin dituztelako. 

Hala, Osasun Sailak eta Osakidetzak borondatez parte hartu zuten 3.240 pertsonen artean eginiko baheketak positiboaren susmoa egiaztatu du haietako 959rengan, alegia, kasu posibleen % 30ean COVID19a zelako susmoa egiaztatu da. 

Sexuaren arabera, 1.777 emakumek eta 1.463 gizonek parte hartu dute, eta positiboen ehunekoa 27koa eta 33koa izan da, hurrenez hurren. 

Adinaren arabera, positiboen ehuneko altuenak 60 urtetik aurrera erregistratu ziren.

Lurraldearen arabera: 1.121 parte-hartzaile egon dira Araban, eta 369 positibo (% 33); 1.378 Bizkaian, eta 430 positibo (% 31) eta 741 Gipuzkoan (% 22 positibo).

BIGARREN ETAPA

Nekane Murgak azaldu duenez, bigarren etapak, lehenengoak bezala, otsailaren 28aren eta apirilaren 15aren artean eginiko diagnostiko klinikoak barne hartzen ditu; izan ere, azken data horretatik aurrera, Osakidetzak PCRa egiten dio sintomak dituen edozein pertsonari.

Hala ere, kasu horretan biztanleria-bolumena zabaldu egiten da; izan ere, hautaketa-irizpidea da nahikoa dela sukarra eduki izana, baheketan borondatez parte hartzeko aukera izateko. Hala, 8.338 pertsona –lehenengo etapako pertsona-kopuruaren bikoitza– hasi dira pasa den astelehenetik, ekainaren 1etik, Osasun Kontseiluaren bidez gonbidapena jasotzen; Kontseiluaren eginkizuna nabarmendu nahi izan du berariaz sailburuak.  

Nekane Murga ziur dago baheketa honen emaitzek gaixotasunaren ezagutzan sakontzen jarraitzeko eta etorkizuneko egoeretarako ahalik eta ondoen prestatzeko balioko dutela, Euskadik zenbait eremutan, besteak beste asistentzialean, zaintzakoan, detekzio goiztiarrekoan eta kasu berrien kontrolekoan edo ikertzailean garatzen duen ahaleginarekin batera.

COVID-19ARI BURUZKO DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Atzo 5.056 proba egin ziren guztira (3.850 PCR eta 1.206 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 13 dira. Lurraldeka, hauek dira datuak:kasu berri bat Araban eta 12 Bizkaian.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 43 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.584 pertsona hil dira guztira, 4 erregistro berri atzo. Gainera, 18 pertsonak ZIUn jarraitzen dute.

FOKUEN EGOERA

Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen kasuan, egoera hau da: guztira 798 PCR proba egin zaizkie profesionalei (552), pazienteei (134) eta bisitei edo kontaktu estuei (112). Azken orduko emaitzen arabera, 29 pertsonak eman dute positibo, eta horietako bi, lehendik patologiak zituenak, hil egin dira. Beraz, foku horri dagokionez, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean 11 profesionalek, 11 pazientek eta 7 bisitarik edo kontaktu estuk eman dute positibo. Gainerako probek negatibo eman dute.

Gaur egun, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxun 130 PCR egin dira kontaktu estuetan, pazienteetan eta profesionaletan. Emaitzak 7 positibo izaten jarraitzen du (3 paziente, profesional 1 eta 3 bisita edo kontaktu estu). Ez dago aldaketarik detektatutako positiboekin alderatuta.

Bigarren paziente positiboa, lehen paziente positiboaren kontaktuen azterketa egin ondoren detektatua, atzo arratsaldean hil zen. Hildakoa gaixotasun larria zuen.

Egoera epidemiologikoa:  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/11_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala:  https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/11_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Bestalde, Arantxa Tapia sailburuak agerraldia egin du 3. fasearen hasierako xehetasunak partekatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 11

Iruzkin bat
  • 2020.eko ekainak 11

    Mi más sincera enhorabuena por la transparencia y la claridad. A pesar de las malas noticias de los nuevos brotes, saber la verdad da una buena sensación de control de los hechos. Agradezco que se nos trate como personas adultas.
    El cribado de casos puede dar mucha información que bien utilizada ayudará a afrontar mejor un posible "rebrote".
    La duda que le surge a cualquiera: los brotes en hospitales han sido detectados porque son lugares en los que más se aplican los PCR? Se puede hipotetizar que (con la reducción de las restricciones a los contactos sociales) hay más brotes y que están sin detectar porque no han llegado a lugares donde se aplican sistemáticamente PCRs?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Arraiza, Osakidetzako osasun programetako koordinatzailea; eta Susana Martin, Osakidetzako lehen mailako arreta programetako koordinatzailea