Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

2011ko Berdintasunerako Foroa

2011.eko maiatzak 24

 

Emakume etorkinak eta sustatzaileak:  aberastasun sozial eta ekonomikoaren sortzaile

Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritzak "Emakume etorkinak eta sustatzaileak: aberastasun sozial eta ekonomikoaren sortzaile" izeneko jardunaldia antolatu du Emakundek bultzatutako 2011ko Berdintasun-Foroaren baitan. Aurtengo Berdintasun Foroaren gaia honakoa izanik, emakumeen partaidetza erabaki eta eragin alorretan, emakume etorkinen kasuan oso kontuan izan behar ditugu emakume etorkinak eta sustatzaileak. Emakumeak enplegu eta autoenpleguaren sustatzaile izateak erabaki propioak eta ardurak hartzea suposatzen du; baina aldi berean, aukera ekonomikoak sortzea, diru-sarrerak izatea, eta ondorioz, bere bizi-baldintzak hobetzea dakarkio.

Aipatutako jardunaldian izena eman ahal izateko, mezu bat bidal daiteke hurrengo helbide elektroniko honetara: inmigracion@ej-gv.es

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko