Berriak Osasuna

Osasun Sailak eta Osakidetzak detektatutako fokuen jarraipenaren berri eman dute

2020-06-10
  • Detektatutako fokuekiko positiboak 4 dira Txagorritxuko AUOn eta 25 Basurtuko Unibertsitate Ospitalean, horietako bat, lehendik patologiak zituena, hil egin da
  • Nekane Murga sailburuak adierazi du kasuak "laster" detektatu direla eta azkar jardun dela pazienteen eta profesionalen segurtasuna bermatzeko
  • Osasun Sailak eta Osakidetzak biztanleen banakako erantzukizuna eskatzen dute

Osasun Sailak eta Osakidetzak gertutik jarraitzen dituzte Arabajo Unibertsitate Ospitalean (Txagorritxun) eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalean detektatutako fokuak. Osasun sailburu Nekane Murgak gaur eguerdian emandako prentsaurrekoan azaldu ditu xehetasunak, Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari kudeatzaile Eduardo Maizekin batera.

Sailburuak azpimarratu du bi fokuak laster detektatu direla, eta, horri esker, profesionalen eta pazienteen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurriak hartu ahal izan direla: positiboak isolatzea eta kontaktu estuen identifikazioa eta jarraipena.

  • Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen kasuan, egoera hau da: guztira 423 PCR proba egin zaizkie profesionalei (296), pazienteei (67) eta bisitei (60). Azken orduko emaitzen arabera, 25 pertsonak eman dute positibo, eta horietako bat, lehendik patologiak zituena, hil egin da. Beraz, foku horri dagokionez, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean 9 profesionalek, 12 pazientek eta 4 bisitarik eman dute positibo. Gainerako probek negatibo eman dute.
  • Gaur egun, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxun 117 PCR egin dira kontaktu estuetan, pazienteetan eta profesionaletan. Emaitzak 4 positibo izaten jarraitzen du (2 paziente, profesional 1 eta bisita 1). Ez dago aldaketarik detektatutako positiboekin alderatuta.

Sailburuak erantzukizun indibiduala eskatu die euskal herritarrei prebentzio-gomendioak betetzeko: 2 metroko segurtasun-distantzia, maskararen erabilera distantziari eutsi ahal zaionean eta eskuetako higienea.

DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.737 proba egin ziren guztira (3.451 PCR eta 1.286 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 19 dira. Lurraldeka, hauek dira datuak: 3 kasu berri Araban, 15 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
  • Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasuak 67 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.580 pertsona hil dira guztira, 3 erregistro berri atzo. Gainera, 18 pertsonak ZIUn jarraitzen dute.

Egoera epidemiologikoa: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/10_junio_Boletin.pdf

Egoera asistentziala: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/10_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

Iruzkin bat
  • @JuanBta48
    2020-06-10

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud y Osakidetza realizan el seguimiento de los focos detectados https://t.co/GzwZHCqcSc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eduardo Maiz Bilbo-Basurtuko ESI zuzendari-gerentea