Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

130.471 euro arte plastikoetako eta diseinuko ikastetxeetarako (2011-05-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 24

Agindua, Lanbide-irakaskuntzako Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horien bidez, Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateko deia egiten da.

Agindu honek, 130.471 euroko zenbateko globala hartzen duena, araubide bereziko irakaskuntzen barruko Arte Platikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduentzako laguntza ekonomikoak ematea du helburu, betiere, 2010-2011 ikasturtean diru-laguntzarik ez badute jaso Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan