Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Topoko tunelaren indusketan arrokako eten batek Zubieta kaleko 8.eko sotoaren hondoratzea eragin du

2020-06-05
  • Gertakariaren ondorioz inor ez da zauritu eta ez da eraikinetan egitura-kalterik identifikatu

Topoaren tunela zulatzen ari zen harkaitzeko materialak etendura edo alterazioak, barrunbe karstiko bat aurkitu du (ura errazago ibiltzen den zerrenda bat) eta, horren ondorioz, Zubieta kaleko 8. zenbakiko bizitegi-eraikineko sotoko lurzoruaren zati bat hondoratu da.

Gaur egun, tunelaren indusketa gertakariaren lekutik 120 metrora dago, itsas eremuaren azpian.

Zubieta kaleko 8 eta 10 zenbakietako bizilagunak ebakuatu eta bi eraikinak ikuskatu dira, udal-teknikariekin elkarlanean. ETSko talde teknikoak eta Donostiako Udalak ez dute etxebizitzetako egitura-kalterik identifikatu.

Hondoratutako eremua hormigoiz bete da, gutxi gorabehera 20 m3, eta paraleloan tunela egonkortzen ari da, ur gehiago sar ez dadin.

Segurtasun-berme guztiak daudenean, auzokoak pixkanaka beren etxeetara itzuliko dira. Obra gelditu egingo da aurrealde horretan, harik eta beharrezko segurtasuna bermatuko duten lurzoruaren tratamenduak zehazten diren arte.

2 iruzkin
  • 2020-06-08

    Hacer buena exploración y detección antes de iniciar trabajos para tomar medidas necesarias adelantarse a posibles percances sin resultar en ningún caso la suerte del suceso

  • @ETS_RFV
    2020-06-06

    Comentario de Twitter:
    @inakirodriguez @deiEJGV @Irekia @Gob_eus Kaixo Iñaki, prueba a acceder desde aquí: https://t.co/fmrYlWrAFx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)