Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Atunontzien segurtasun pribatuaren kostuaren % 25 finantzatzeko 1.500.000 euroko kreditua onartu du Jaurlaritzak (2011-05-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-05-24

Erabakia, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren kreditu-beharrei erantzuteko orotariko kredituaz baliatzekoa 1.493.946,50 euro. Helburua: EAEn portu basea duten atunketari izozkailuen segurtasuna finantzatzea.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 1.493.946 euroko kreditu gehigarri bat onartu du gaurko bileran, Indiako Ozeanoan aritzen diren atunontzi izoztaileetako eskifaia-kideen segurtasun pribatuaren finantziazioan parte hartzeko.

Horrela, Pilar Unzaluk zuzentzen duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Arrantza eta Nekazaritza departamentuak 2010eko urtean sinatu zuen hitzarmena berretsi du. Hitzarmen horren arabera, segurtasun-neurrien kostuaren ehuneko 25 ordainduko du Eusko Jaurlaritzak.

2011. urteko kanpainari begira, Indiako uretan aritzen diren barkuetako armadoreek 5.975.786 euroko aurrekontua aurkeztu dute babes-neurrien kostuari aurre egiteko (10 atunontzi eta 2 itsasontzi laguntzaile). Horietatik Eusko Jaurlaritzak 1.493.946 euro ordainduko ditu.

Hitzarmen hori onartzeak, Alakrana bahitu baino lehen Eusko Jaurlaritzak hartutako konpromisoa berresten du: atunontzietan jarri diren segurtasun-neurrien kostuaren laurden bat ordaintzekoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan