Berriak Osasuna
Eu

Euskadi 3. fasera igaroko da astelehenean kontziliazioa erraztuko duten neurrien alde eginez

2020.eko ekainak 06

Nekane Murga Osasuneko sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak prentsaurrekoa eman dute gaur, pandemiaren bilakaera azaltzeko eta astelehenetik aurrera Euskadin deskonfinamenduaren hirugarren fasea hastearekin batera hartuko diren neurriak aurkezteko. Fase horretan, Euskadik kudeaketa ahalmen osoa berreskuratuko du eta familia-kontziliazioa errazteko neurriak arautuko ditu.

Bi sailburuek positiboki baloratu dute hirugarren fasera igarotzeko baieztapena, Euskadik ikuspuntu asistentzial eta epidemiologikotik baldintza guztiak betetzen dituela erakusten duen beste adibide bat da. Beste urrats bat da normaltasun berria lortzeko bidean.

Nekane Murga sailburuak azaldu duenez, datuek pandemiaren bilakaeraren joera positiboa erakusten jarraitzen dute. Zentzu horretan, Euskadik fase berrira berezitasunekin egingo duela aurrera esan du, adibidez, familia kontziliazioaren aldeko apustua eginez. Hala ere, "erne" egon behar dugula gogorarazi du, eta prebentzio neurriak betetzeko eskatu du: 2 metroko segurtasun tartea, maskara erabiltzea eta eskuak maiz garbitzea.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, bere aldetik, lehendakaria buru duen BIZI-BERRI Planean oinarrituta Eusko Jaurlaritzak landutako neurri zehatzak azaldu ditu.

  1. FASERAKO NEURRIAK
  • Mugikortasuna eta ordu-tarteak
  1. Mugikortasuna mugagabea izango da EAEko lurralde historikoen artean.

Pertsonak inolako mugarik gabe mugitu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan zehar

  1. Jarduera fisikoa garatzeko adinekoentzako eta ahulentzako lehentasunezko tarteari eustea. 10:00tatik 12:00tara eta 19:00tatik 20:00tara.
  • Garraioak

Maiztasunak eta edukierak% 100ean berreskuratu ahal izango dira bidaiarien lurreko garraioetarako (trenbidea eta errepidea), baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten badira osorik. Ibilbide osoan maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, eta pertsonen artean segurtasun-distantzia mantentzen saiatu beharko da.

  • Familia- eta gizarte-bilerak

Gehienez ere 20 laguneko familia- eta gizarte-bilerak egin ahal izango dira etxebizitza eta lokal pribatuetan edo erabilera publikoko espazio irekietan, osasun-agintariek ezarritako babes pertsonaleko eta distantzia fisikoko arauak errespetatuz.

  • Kontziliazioa eta aisialdiko jarduerak
  1. Haurtzaindegiak eta haur-eskolak ireki daitezke zero eta hiru urte bitarteko haurrentzat, eta edukiera ohiko gehieneko edukieraren edo ratioaren% 60ra mugatuta.
  2. Haur eta gazteei zuzendutako aisialdiko jarduerak berriro hasi ahal izango dira, erakunde eskudunek ezartzen dituzten arauekin bat etorriz, edukiera-muga hauekin:
    1. Aire zabalean egiten direnean, jardueraren ohiko gehieneko edukieraren% 60ra mugatuko da parte-hartzaileen kopurua, eta gehienez 200 parte-hartzaile izango dira, monitoreak barne.
    2. Gune itxietan egiten direnean, jardueraren ohiko gehieneko edukieraren% 60ra mugatuko da parte-hartzaileen kopurua, eta gehienez 80 parte-hartzaile izango dira, monitoreak barne.

Bi kasuetan, jarduerak egiten diren bitartean, parte-hartzaileak gehienez ere 15 taldetan antolatu beharko dira, monitoreak barne.

  • Hezkuntza
  1. Ibaiondo adingabeen barneratze-zentroan eta Ospitaleko, Etxeko eta Hezkuntza Terapeutikoko hezkuntza-arretarako lurralde-zentroetan hezkuntza-jarduerari eta aurrez aurreko prestakuntzari berrekitea xedatzen da.
  2. Hezkuntzaren eta unibertsitate-prestakuntzaren arloan, EAEn kokatutako unibertsitateek aurrez aurreko jarduera akademikoak egin ahal izango dituzte, jarduera hori aurrez aurrekoa egitea ezinezkoa denkasuetan. Era berean, etengabeko prestakuntza, titulazio ez-ofizialak eta profesionalentzako jarduerak malgutu eta garatu ahal izango dira.
  3. Bikaintasuneko ikerketaren esparruan, bai eta ikerketa eta administrazioa laguntzeko gainerako laborategi eta zerbitzuetan ere, jarduera presentzial osoa gaituko da.

  4. Araututako jarduera guztiak osasun-agintariek adierazitako eta aplikatu beharreko araudiaren araberako osasun-, segurtasun-, babes- eta higiene-neurriak errespetatuta egingo dira, bai erabiltzaileena aldetik baita langileei dagokienez ere.
  • Ostalaritza, Turismoa, Sozietateak eta Merkataritza
  1. Merkataritza-establezimendu eta -lokalak, minoristak, azoka txikiak, merkataritza-zentro eta -parkeak: gehieneko edukiera %60koa izango da, eta halakorik balego, espazio komunetan eta jolas-guneetan ere errespetatu beharko da.
  2. Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako establezimendu eta zerbitzuak: edukiera-muga kentzen da, baldin eta mahaien edo, mahai-multzoen artean bi metroko distantzia egokia bermatzen bada.
    • Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean bi metroko distantzia fisikoarekin.
  3. Hoteletako eta turismo-ostatuetako eremu komunak, %60ko edukiera-mugarekin, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantziari eutsita.
  4. Turismo aktiboko eta izaera eta jarduera fisikoko jarduerak: jarduera horiek gehienez 30 pertsonarekin egin ahal izango dira, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia errespetatuz.
  • Kultura-jarduerak, aisialdia eta azoka-esparruak

Kultur arloko edukiera, jarraian zerrendatzen diren jardueretarako, honako hau izango da:

  1. Liburutegiak, museoak, azoka-esparruak, erakusketa-aretoak eta zinemak: %60ko edukiera, gehienez.
  2. Leku itxietako kultura-jarduerak: baimendutako edukieraren %60koa izango da baimendutako gehieneko edukiera, gehienez ere 80 pertsona, aurrez esleitutako besaulkiarekin.
  3. Aire zabaleko kultura-jarduerak: baimendutako edukieraren %60ko izango da baimendutako gehieneko edukiera, gehienez ere 1.000 pertsona, eta eserlekua aurrez esleituta egongo da.
  • Kirola

Kirol-arloko edukiera, jarraian zerrendatzen diren jardueretarako, honako hau izango da:

  1. Kirol-instalazioetan, igerilekuak barne, baimendutako edukieraren % 60koa izango da baimendutako gehieneko edukiera. Aldagelak eta dutxa-guneak erabil daitezke, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatuz.
  2. Talde-entrenamenduei berrekitea baimentzen da, kirolarien arteko elkarrekintzarekin, arrauneko, banku finkoko eta pilotako kiroletan, diziplina guztietan, ekainaren 20tik aurrera lehiaketen hasiera prestatzeko.
  3. Gainerako kirol-diziplinetan, taldean praktikatzea eta entrenatzea baimenduta dago, pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia betez.

DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Atzo 4.009 proba egin ziren guztira (2.708 PCR eta 1.301 test azkar).

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 4 izan dira. Lurraldeka: bat Araban eta hiru Bizkaian.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 61 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.571 pertsona hil dira guztira, atzo zazpi hildako gehiago erregistratu ziren. Gainera, 17 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino 4 gutxiago.

Informazio epidemiologikoa:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/6_junio_Boletin.pdf

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @fbarrene
    2020.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @zazpikaleak: Euskadi entró ayer en la Fase 3 y estos con los cambios en el sector turístico y del comercio 👇

     https://t.co/Sav6qVzqBP

  • @Manu_M_Alonso
    2020.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @zazpikaleak: Euskadi entró ayer en la Fase 3 y estos con los cambios en el sector turístico y del comercio 👇

     https://t.co/Sav6qVzqBP

  • @PacienteActivo
    2020.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    📌Fase III

    📌III. faserako irizpiderak eta arauak🔽

    https://t.co/Nk6DPqdUlA

    #DeseskalatzeArduraduna #Nigatikzugatikbimetro

  • @PacienteActivo
    2020.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    📌Fase III

    📌Criterios y medidas para la Fase III 🔽

    https://t.co/TLY7efBK8J

    #DesescaladaResponsable #Portipormidosmetros

  • 2020.eko ekainak 07

    No entiendo los datos en Ortuella que es donde vivo en casos acumulados 56, varios días sin nuevos contagios, hasta hace unos días 0 muertos, hace un par de días siguen siendo 56 acumulados, pero miras en la sección de defunciones y cambia a 84 positivos y 4 muertos, no lo entiendo, están mal los datos? O como va esto?

  • @astialdisarea
    2020.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi pasará el lunes a la FASE 3 apostando por medidas que faciliten la conciliación familiar

    https://t.co/CDqK1N4YKM

  • @julen108
    2020.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Hau https://t.co/E9tieiSdOz web orriko aurrerapena https://t.co/XZZqnvijxw

Ekitaldiko kargudunak