Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Euskal biztanleen %85ak baino gehiagok du bere udalerrietan ibilgailu elektrikoaren aldeko ordenantzak

2020.eko ekainak 03
  • Euskadiko 100 udal inguruk dituzte bere ordenantzetan zerga neurriak eta kostu murrizketak ibilgailu elektrikoak erosteko eta erabiltzeko 
  • EEE Energiaren Euskal Erakundea lanean ari da toki erakundeen konpromisoa areagotu nahian, Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala (MEPI) eta Euskadiko Energia Estrategia 2030 aurrera eramateko, garraio alorrean petrolioarekiko mendekotasuna murrizteko eta mugikortasun elektrikoaren sustapena elkarrekin bultzatze aldera

Euskadiko 98 udalerrik, guztira, euskal biztanleen %85,74 dena, zenbait neurri ekonomiko hartu dituzte ibilgailu elektrikoen titularren pertsonei laguntzeko edo saritzeko. Horixe da, hain zuzen ere, Energiaren Euskal Erakundeak egin duen txostenaren argitan ondorioztatzen den datu nagusia. Txosten hori egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztiekin (251 udal, denetara) jarri da harremanetan EEE, haien udal ordenantzetan jasotzen diren zerga neurriak eta onurak edo pizgarriak ezagutu eta egiaztatzeko xedez. Ordenantzetan nabarmentzen diren neurrien artean, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren (TMIZ) eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (IAE gaztelaniaz) murrizketak azpimarratu behar dira.

EEEk bigarren txosten bat argitaratuko du luze gabe, eta bertan hainbat proposamen azalduko zaizkie euskal udalei ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatze aldera, eta hartara, errekuntza ibilgailuak baztertzen joateko. Proposamen horietako batzuk hauexek dira: ibilgailuak kargatzeko gune publikoen instalazioa, TAO edo OTA aparkaleku eta lurpeko aparkalekuen tarifan deskontuak, ibilgailu elektrikoen zamalanak egiteko ordutegiak egokitzea edo zabaltzea, salgaien banaketa alde mugatuetan, lizitazio publikoetan ibilgailu elektrikoari lehentasuna ematea edo taxi elektrikoaren aldeko neurriak erabaki eta aurrera eramatea. EEEk animatu nahi ditu euskal udalak bere esparruan ildo horretatik lanean jarraitzera; era horretan, EEEko  Iñigo Ansola zuzendari nagusiaren hitzetan, honako honetan lagunduko da “Euskadi aitzindaria izatea karbono gutxiagoko garraio eredua sustatzen, gure herriaren garapen sozio-ekonomikoaren balio-katean onurak ekarriko dituena, une honetan inoiz baino garrantzizkoa dena”.

Zenbait konpromiso xede beraren bidean

Energiaren Euskal Erakundeak egindako txostenean azaltzen den neurri multzoaren helburua da ibilgailu elektrikoa sustatzea herrietan eta herrien arteko joan-etorrietan ditugun mugikortasun premietan. Proposatzen diren jarduerak eta ekintzak bat datoz hainbat arau, estrategia eta itunetan ezartzen direnekin, politika publikoetan kontsentsu handienetakoak lortzen dutenak xede beraren bidean: mugikortasun berri bat ezartzea.

Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integralaren (MEPI) jarraibide estrategikoan jasotzen da, besteak beste, “ibilgailu elektrikoen erosketa eta erabilera sustatzeko zerga hobariak eta neurriak (PFGZ, Sozietateen Zerga, IAE, bidesariak, IVTM, alde erregulatuetan aparkatzea)”. Era berean, “ibilgailu elektrikoaren kostuak murrizteari begirako udal politiken koordinazioa” eratu beharra adierazten du. Energiaren Euskal Erakundea saiatzen ari da horrelako neurriak EAEko udalerri guztietan  jar daitezen. Izan ere, udalerri txikienak ere eredu horren alde egiten hasi dira. Bide beretik doa Euskadiko Energia Estrategia 2030; bertan, garraio arloan petrolioarekiko mendekotasuna murriztea eta mugikortasun elektrikoaren sustapena aintzat hartzen dira. Alde horretatik, Energiaren Euskal Erakundeak oso positibotzat jotzen du toki administrazioaren ahalegina eta benetako konpromisoa garraioaren elektrifikatzearen alde. 

Honekin batera doan txostenean, jarraian aipatzen diren udalen ordenantzen edukia kontsulta daiteke: Abaltzisketa, Abanto-Zierbena, Aduna, Alegia, Amorebieta-Etxano, Amezketa, Amurrio, Andoain, Areatza, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragón, Arrieta, Arrigorriaga, Asteasu, Astigarraga, Azpeitia, Azkoitia, Bakio, Balmaseda, Barakaldo, Barrundia, Basauri, Bedia, Berango, Bermeo, Berriz, Bilbao, Campezo-Kanpezu, Derio, Donostia-San Sebastián, Durango, Eibar, Elgeta, Elorrio, Erandio, Ermua, Errenteria, Eskoriatza, Etxebarri, Forua, Galdakao, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gordexola, Güeñes, Hernani, Idiazabal, Irun, Ispaster, Iurreta, Lantarón, Lasarte-Oria, Larraul, Larrabetzu, Laudio, Lazkao, Legazpi, Lezama, Loiu, Mallabia, Markina-Xemein, Mamuri, Morga, Mungia, Muskiz, Muxika, Oiartzun, Ordizia, Urduña/Orduña, Orio, Orozko, Ortuella, Otxandio, Oyón/Oion, Pasaia, Portugalete, San Millán, Santurtzi, Sopela, Soraluze, Tolosa, Ugao-Miravalles, Urduliz, Urretxu, Valle de Trápaga/ Trapagaran, Villabona, Vitoria-Gasteiz, Zalla, Zamudio, Zarautz, Zegama, Zierbena, Zigoitia, Zumaia.

Azkenik, mugikortasun parkean ibilgailu eraginkorrenak izateko ildoari eutsiz, EEEk  bikoiztu egin du aurrekontua ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ere erosteko laguntzak ematen dituen Renove Planean. Aurtengo programarako hasieran esleitutako 5 milioiak 10 izango dira guztira eta atzeraeginezko efektua izango du.

Gainera, espainiar Gobernuak onartuko duen ibilgailu elektrikoa bultzatzeko laguntzen plana (MOVES plana) onartzeak ekarriko duen laguntzak kudeatzeko “lehiatila bakarra” hasteko zain dago.  Garraio eta mugikortasun gaietan dituen helburuekin bat etorriz, EEEk sentsibilizazio eta informazioaren inguruko ekimen berritzaileak garatzen jarraitzeko asmo sendoa du, herritarren artean ibilgailu elektrikoaren erabilera eta ezaugarriak hobeto ezagutarazteko.

 

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko ekainak 04

    Idem vehículo con pila de combustible por ejemplo, pueda si cabe incluso suministrar electricidad al hogar excedente actúe como generadora de electricidad. Educar en seguridad de manejo pues también entraña riesgos.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)