Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Klima aldaketaren Euskal Legearen Proiektua aurkeztu da (2011-05-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko maiatzak 24

Lege-proiektua, Klima Aldaketari buruzkoa.

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran Klima Aldaketaren Euskal legearen aurreproiektua onartu du. Espainia mailan aitzindaria den dokumentu horrek administrazio publikoek ingurumen eta klima aldagarriak euren sektore arteko Planetan sartu ditzaten printzipio eta orientazioak biltzen ditu.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua den Pilar Unzaluk aurkeztu duen aurreproiektua, klimaren inguruan Espainian dagoen lehen dokumentu arauemaile da; Europan berriz, Eskoziakoa da ezagutzen den esperientzia bakarra.

Dokumentu xume eta laburra da, 35 artikulukoa, eta bide berriak zabaltzen dituen ardatzak jasotzen ditu: CO2 isurketen Gutxitzea eta Klima aldaketaren ondorioetara Egokitzea.

Administrazio publikoek -enpresa pribatuak dagoeneko egiten ari diren moduan- euren sektore plan guztietan klimaren eta ingurumenaren aldagarriak kontuan har ditzaten printzipio eta orientazioak finkatzen ditu aurreproiektuak, garraioan, etxebizitzan, ingurumenean, industrian, hezkuntzan, berrikuntzan, lurralde planifikazioan edo urbanistikoetan, etabar.

Aldagarri klimatikoa, administrazioaren egunerokoan kontuan har dadin da helburua, karbono gutxiko teknologien erabilera bultzatu, formakuntza handitu eta klima aldaketaren inguruko kontzientziazioa handitu dadin. Finean, kontsumorako ohiturak aldatu daitezen nahi da.

Aurreproiektua, ikertzaileek eta adituek CO2 isurketak gutxitu daitezen eta horren kontrako neurriak har daitezen egin dituzten aldarrikapenen nazioarteko testuinguruan jaio da. Zehatz mehatz, Europako Kontseiluak 2007an hartu zuen erabakiaren arabera, 1990. urtean baino %20 gutxiago isurtzea zen helburua, baita ere, energia eraginkortasuna %20 handitzea; hori guztia 2020. urtea jomuga izanik.

1990 erreferentziazko urtearekin alderatuz, Euskadiko egungo egoerak, %6 besterik ez ditu gainditzen gehienezko isurketa baloreak; azpimarratuz 2009.ean isurketak %10 jaitsi zirela aurreko urtearekin alderatuz; jaitsiera handia, kontuan hartzen badugu urte horretan barne produktu gordinak (BPG) 3,8 bakarrik egin zuela behera.

Datu horiek guztiek zera adierazten dute, Euskadin banaketa joera garbi bat ematen ari dela, 2002 urtetik hazkunde ekonomikoa ez datorrelako energia kontsumoaren bateraturik.

Klima aldaketaren inguruan hartu beharreko erabakien eta neurrien %70 -bere aurka borrokatzeko edota ondorioak leuntzeko- udal zein erregioetan hartu beharrekoak direnez, Euskal Autonomi Erkidegoak lidergoa izaten jarraitu nahi du. Horregatik, instituzio zein biztanleria eta industriaren ardura partekatuan oinarriturik dagoen araudi berritzaile horren onartzea. Bide hori garatuz gero, besteak beste, enpresak gero eta jasangarriagoak izango dira baita lehiakorragoak ere petrolioaren prezioa zein den ikusita.

Ekimenen xehetasun zehatzagoak Klima Aldaketaren Euskal Planean eta beste hainbat araudietan finkatuko dira baina, beti ere, Gobernuaren beste hainbat departamentuek, Foru Aldundiek, udalerriek eta unibertsitateko, zientzia, teknologia eta gizarte munduko ordezkariek parte hartu eta garatu duten dokumentu hori oinarri izanik.

Aurreproiektuak, besteak beste, planteamendu hauek egiten ditu:

- Karbono aurrekontuak: Administrazio publikoek, gure konpetentzien barruan, gure industriaren gehiengoak egin duen bide berbera egin behar dute isurketen gutxitzea lortzeko. Horretarako administrazio guztietarako "Karbono aurrekontua" deitzen dena ezartzen da. Kontzeptu berri horrek, Euskadiko ekonomiak isuri dezakeen CO2 kopurua neurtzen du -gure kasuan, 2020. urtera arte- eta muga horiek ez gainditzeko neurriak ezartzen dira.

- Administrazio eta erakunde publikoek berotegi-efektuko gasen gutxitze programak garatu behar dituzte eta horien barruan, eraginkortasun energetikoa, berriztatzaileen erabilera, mugikortasun jasangarria, administrazioaren erosketa berdearen neurrien bultzatzea.

- Eraikuntzak eta Birgaitzeak energia aurrezpena eta karbono gutxiko iturri energetikoen erabilera bultzatu beharko dituzte.

- Hiriaren ingurunearen eta uholde eta lehorte aurreikuspenetarako edota klima aldaketarako irizpideen hobekuntza.

- Jarraipen txostenak idatziko dira.

- Kontratazio Publiko berdearen bultzatzea, Euskadin BPGren %16, kontratu publikoak emateko prozeduretan ingurumen irizpideak ezarriz.

- Udaletxeak argi kutsaduraren prebentziorako plana garatzera deitzea.

Dokumentuaren helburua, erakunde arteko akordio zabalari esker, Euskal Autonomi Erkidegoan egiteko beste modu batzuk finkatzea da, aberastasuna garatzeko eta lanpostuak sortzeko beste bide bat garatu, horrela, lehiakorragoak izateko eta ingurumen aldagarriak erabiltzen dituzten enpresei etorkizun oparoagoa zabaltzeko.

Gobernuaren barne koordinazioa, Klima Aldaketarako Euskal Bulegotik egingo da; beste erakundeekiko koordinazioa, indarrean dagoen Euskadiko Ingurumen Komisiotik; eta gizarte zibilaren partehartzea, Ingurumen Aholku-Batzordearen bitartez bideratuko da.

Iruzkin bat
  • @miguelfebles
    2011.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el Proyecto de la Ley Vasca de Cambio Climático http://bit.ly/kXpcVp #medioambiente

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko