Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eskatu du Euskadi osoak aurrera egin dezala 3. Fasera Lehendakariak gidatutako “BIZI BERRI” planaren arabera

2020.eko ekainak 02

Estatuko 3. fasearen behin betiko baldintzak ezagutu bitartean, Eusko Jaurlaritzak Euskadiren errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin aurrera egitea proposatu du

 

Eusko Jaurlaritzak bere proposamena bidali zion atzo Osasun Ministerioari, Euskadik, oro har, deskonfinamenduaren "hirugarren fasera" aurrera egin dezan, Iñigo Urkullu Lehendakaria bera buru duen "Bizi Berri" planaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren ustez, "Euskadik baldintza guztiak betetzen ditu, bai asistentziaren aldetik, bai epidemiologiaren aldetik", eta, horregatik, fasez pasatzea eskatu du, Euskadiko errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin.

Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta Gallartako Meatzaldea Ekoetxean egin den Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Osasun eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuek proposamenaren edukia azaldu dute.

 

EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA ETA ASISTENTZIALA

Alde batetik, Nekane Murga sailburuak esan du ez dagoela aldaketarik asistentzia-gaitasunean, aurreko aldietan azaldutakoarekin alderatuta: "Euskadik pandemiaren unerik zailenean erakutsi du gai dela ospitaleko tentsioa bere gain hartzeko sareko lanari esker".

Bilakaera epidemiologikoari dagokionez, sailburuak adierazi du kasu berrien kopuruak behera egin duela, eta, pandemiarako Zaintza eta Kontrol Planari esker, kasu horien eta haien kontaktuen kudeaketa lasaia ahalbidetzen duela. Gainera, pandemiaren bilakaera ona ulertzeko beste parametro batzuk zehaztu ditu:

  • Maiatzaren 30era arte, Euskadik 93.207 PCR test egin ditu milioi biztanleko, Estatuko buruan eta Europako batez bestekoaren gainetik.
  • Oinarrizko birsorkuntza tasari dagokionez, Euskadi eta haren hiru lurralde historikoak bataren azpitik daude.
  • Hautemandako kaos berriei dagokienez, beherakada etengabea izan da: maiatzaren hasieratik hilaren amaierara arte% 80 baino gehiago jaitsi dira.

 

  1. FASERA IGAROTZEKO NEURRIAK

Bestalde, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza alde biko lanean ari da 2. fasetik 3. faserako bilakaeran. Estatuak lurralde guztietarako ezarriko dituen behin betiko baldintzak oraindik ezagutzen ez diren arren, Eusko Jaurlaritzak, sail bakoitzak egindako plangintza xehatuaren arabera, proposamen bat helarazi dio Espainiako Gobernuari, Euskadiko errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin.

Eusko Jaurlaritzak deseskaladaren 3. fasean sartzeko proposatutako eta oraindik berresteko  dauden neurriak

 

  1. Mugikortasuna eta ordu-tarteak
  2. Mugigarritasun mugagabea EAEko lurralde historikoen artean.
  3. Autonomia erkidego ezberdinetako mugakide diren lurraldeen eta probintzien arteko mugikortasuna, baldin eta fase berean badaude.
  4. Jarduera fisikoa garatzeko adinekoentzako eta ahulentzako lehentasunezko tarteari eustea.
  5. Mugikortasuna Euroeskualdean (Euskadi-Akitania-Nafarroa)

 

  1. Garraioa

% 100eko maiztasunak eta edukierak garraio publikoaren modalitate guztietan, nahitaezko maskararen erabilerarekin eta ausazko tenperatura kontrolak geltoki itxietan.

 

  1. Ostalaritza, Turismoa, Elkarteak eta Merkataritza
  2. Saltoki, denda eta merkataritza-guneetako edukiera% 60ra handitzea, eremu komunak eta jolas-espazioak barne.
  3. Tabernak, jatetxeak eta elkarte gastronomikoak: edukiera-mugarik gabe, 2 metroko distantziarekin barruko eta terrazetako mahaien artean.
  4. Barrako zerbitzua baimentzen da, gutxienez 2 metroko tartea utzita bezeroen edo bezero-taldeen artean.
  5. Hotel eta ostatu turistikoak:% 50eko edukiera eremu komunetan
  6. Naturako turismoa eta mendi-ibiliak, gehienez 30 pertsonako taldeentzat.

 

  1. Kultura-jarduerak, kirola eta aisialdia
  2. Liburutegiak: % 50eko edukierarekin. Mailegurako eta irakurketarako
  3. Zinema, antzoki, hitzaldi-areto eta auditorioak, aurrez ezarritako besaulkiarekin eta edukiera % 50ean.
  4. Hitzaldiak eta jardunaldiak leku itxietan, % 50eko edukierarekin, gehienez 80 pertsona.
  5. Gune irekietako ekitaldiak eta ikuskizunak: % 50eko edukiera, gehienez ere 1.000 lagun, eserita eta 2 metroko distantziarekin.
  6. Goi mailako arrauna eta pilota: entrenamenduen hasiera.

 

  1. Udalekuak

Haur eta gazteei zuzendutako eguneko aisialdiko jarduerak: % 50eko edukiera eta gehienez 80 lagun barruko espazioetan eta % 50eko edukiera eta gehienez 200 pertsona espazio irekietan (monitoreak barne).

Jarduerak gehienez 12 pertsonako taldeetan antolatuko dira, begiraleak barne.

 

 

DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Atzo 2.803 proba egin ziren guztira (1.802 PCR eta 1.101 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 4 izan dira, guztiak Araban.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 62 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.543 pertsona hil dira guztira, atzo bi hildako gehiago erregistratu ziren. Gainera, 27 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino 2 gutxiago.

 

Informazio gehiago:

Egoera epidemiologikoa: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2_junio_Boletin.pdf

 

Egoera asistentziala: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/2_junio_Datos_Asistenciales.pdf

 

 

Abanto-Zierbena, 2020ko ekainaren 2a

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Irekia
    2020.eko ekainak 03

    Estimada Manuela

    Las oficinas de la Seguridad Social dependen del Gobierno Central.

    Puede encontrar información de como realizar los trámites en esta página web: http://www.seg-social.es/wps/portal/wss/internet/Inicio

    Un saludo

  • 2020.eko ekainak 02

    Cuando van a abrir las oficinas de la Seguridad social en Bizkaia? Es urgente hacer un trámite de jubilación de forma presencial.

  • 2020.eko ekainak 02

    Egunon,
    Después de 3 meses, me gustaría saber qué pasa con los niños de entre 0-3 años cuyos padres trabajamos. Desde el inicio de la pandemia se ha hablado de las personas mayores que hay que cuidarlas, tienen horarios especiales para ellos para realizar todo tipo de actividades y sin embargo, se encuentran ante la tesitura de que una vez ha pasado lo más grave de la pandemia tener que cuidar de sus nietos porque de otra manera los padres no pueden trabajar. Está muy bien reactivar la economía a base de fomentar sobre todo el consumo en bares y restaurantes, bienvenido sea el alcohol cómo no. ¿Y qué pasa con la educación de nuestros hijos?
    Soy sanitaria y mi marido autónomo. Tengo una niña que ha cumplido dos años durante la cuarentena. Tenemos tres opciones: o cojo una excedencia para el cuidado de mi hija, o mi marido se queda al cuidado de ella, es decir, no trabaja no factura, o mis padres, los abuelos, esos que siempre hemos tenido que cuidar especialmente, se hacen cargo de ella.
    UNA SOLUCIÓN URGENTE YA! Conciliación familiar con reapertura de las haurreskolas YA y menos fomentar el alcoholismo y la obesidad.

Ekitaldiko kargudunak