Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearekin izan diren pertsonen erdia irten da, dagoeneko, egoera horretatik

2020.eko ekainak 02
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Martxoaren erdialdetik, ABEEEren eraginpean egoteko metatutako eskabideak 200.652 pertsonarentzat izan ziren, eta, gaur egun, 100.300k jarraitzen dute egoera horretan
  • 715 pertsona daude langabezian, igoera 3.072 langabeena da, aurreko bi hiletakoa baino askoz ere baxuagoa da
  • Maiatzean igoera egon da Euskadin kontratazio-kopuruan; % 26,9 egin du gora, apirilaren aldean. Jarduera suspertzen ari da, pixkanaka
  • Ostalaritzak eta merkataritzak jarraitzen dute eraginik gehien jasaten duten sektoreak izaten; langabe berrietako 2.193 zerbitzuen sektorekoak dira

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 2a

Jardueraren suspertzea euskal lan-merkatua dinamizatzen hasten ari da, eta Covid-19aren pandemiaren ondorioz aldi baterako erregulazio-espedientearen eraginpean egon diren pertsonen ia erdia dagoeneko irten da egoera horretatik. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak kontabilizatu du martxoaren erdialdetik maiatzaren 28ra arte ABEEEren eraginpean egoteko eskabide metatuak 200.652 pertsonaren ingurukoak izan direla Euskadin. Hilabetea amaituta, 100.300 pertsonak jarraitzen zuten ABEEEren eraginpean eta prestazio horretan altan emanda, ia erdiak. Egoera hori amaitzeko hainbat arrazoi izan dira tarteko, baina gehienak beren lanpostura bueltatu dira.

Izan ere, maiatzean zehar, Lanbide 169.768 pertsona zenbatzera ailega da egoera horretan. Hilea amaitzean aldiz, 100.300 dira. 67.421 pertsona euren lanpostuetara itzuli dira eta 2.227 langabezi egoerara.

Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak honako hau nabarmendu du: “hasi gara tunelaren amaieran argia ikusten, eta gure jarduera hasi da suspertzen, baina oraindik ez zaio aurreko erritmoari heldu, eta horrek jarraitzen du ondorioak uzten”. Maiatzean, Euskadin, 3.072 langabe gehiago egon dira (+% 2,22). Lanbiden 141.715 pertsona daude langabe gisa erregistratuta, eta, igoera horretan, azken bi hiletan, 24.500 pertsona gehiago.

“Maiatzean, langabeziak behera egin ohi du, baita krisi-urteetan ere. Egoera normaletan, 4.500 - 5.000 langabe gutxiago egoten dira, baina hori ez da gaur egungo errealitatea. Lan-merkatuan jarraitzen du zenbait sektoreren paralizazioak eta eskari eta kontsumo orokortuen murrizketak”, esan du Belandiak.

“Zenbait sektore oraindik beren normaltasunetik urrun daude, eta hori, langabezia elkartuan ez ezik, gauzatu ez diren kontratuetan ere islatzen da”. Hori horrela, ostalaritzan eta merkataritzan izan du langabeziak eragin handiena. Langabe berrietako 2.193 zerbitzuen sektorekoak dira. “Euskadiko langabeen 96.655ek zerbitzuen sektorearekin daukate lotura, alegia, guztizkoaren % 68k”, esan du Lanbideko zuzendari nagusiak.

Azken hilabetean, langabeziagatik nabarmenenak diren jarduerak honako hauek izan dira: jateko eta edarien zerbitzuak (+338), txikizkako merkataritza (+282), hezkuntza (+180) eta egoitza-establezimenduetako laguntza (+164).

Sektore horiek, halaber, kontratazioaren ikuspuntutik eraginik gehien jasan dutenak dira. 2019ko maiatzaren aldean, kontratazio-bolumen handiena galdu duten jarduerak honako hauek izan dira: ostalaritza (-15.207), manufaktura-industriak (-9.202) eta arte- eta jolas-jarduerak (-5.051).

Nolabaiteko susperraldia kontratuetan

Oro har, maiatzean, halaber, igoera egon da kontratazio-kopuruan Euskadin; izan ere, 33.750 sinatu ziren, aurreko hilean baino % 26,9 gehiago. Nolanahi ere, kontratu-kopuruak jarraitzen du 2019ko maiatzean erregistratutakoa baino baxuagoa izaten, % 63,9. Kontratu berrietatik, 2.673, % 7,92, mugagabeak izan dira.

Paralizazio hori, halaber, urteko zenbaketan nabaritzen da. 2020ko orain arteko hiletako kontratu guztien metatua 268.999 da, aurreko urteko hil berekoa baino % 31,74 txikiagoa.

Afiliazioari begira, 946.886 pertsona zenbatzen dira afiliatuta autonomi erkidegoan bataz-beste, hau da, aurreko hilean baino 2-084 gutxiago.

Lurraldeen, generoaren eta adinen arabera

Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako datuak direla eta, urteko bosgarren hilean langabeziak hiru lurraldeetan egin du gora: gehien, termino erlatiboetan, Gipuzkoan egin du gora. % 3,06ko igoera izan du bertan, apirilean baino 1.138 langabe gehiago; guztira, 38.317 pertsona. Bizkaian, igoera % 1,99koa izan da; 1.555 langabe gehiago egon dira, guztira, 79.616. Araban, apirilean baino 379 langabe gehiago egon dira; hala, 23.782 langabe daude guztira, % 1,62 gehiago.

Langabeziaren igoeraren inpaktua nabarmenagoa izaten ari da 34 urtetik beherako pertsonen artean; nabarmentzekoa da 16 eta 24 urte bitarteko tartea, % 5,68 egin baitu gora langabeziak tarte horretan (607 langabe berri). Igoerarik neurrizkoena 54 urtetik gorakoen artean izan da, % 1,34koa.

Generoaren arabera, langabe berrietatik, 1.418 gizonak dira eta 1.654, emakumeak. Urteko erlazioan, langabeziaren igoera nabarmen altuagoa da gizonen artean (+% 31,87) emakumeen artean baino (+% 18,92). Hala ere, langabeen % 54,75ek jarraitzen dute emakume izaten. “Funtsezkotzat jotzen diren eta azken asteotan jarduerari eutsi dioten jardueretako asko, besteak beste osasuna edo zabalik iraun zuen merkataritza, oso feminizatuta daude, eta horrela azal daiteke langabeziak emakumeen artean izan duen eragin txikiagoa”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak