Berriak Segurtasuna

Uztailaren 12ko hauteskundeetako mahaikideentzako jarraibideen eskuliburua onartu da(Gobernu Bilera 2020-06-02)

2020-06-02

Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak eskatuta, uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako mahaikideentzako jarraibideen eskuliburua onartu du. Eskuliburua Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak prestatu du, eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren eta Euskadiko Hauteskunde Batzordearen oniritzia du.

Eskuliburuaren 32.900 ale argitaratuko dira, eta udalek ekainaren 13tik 17ra bitartean egingo dituzten zozketetan lehendakari, bokal eta haien ordezko izendatzen direnei banatuko zaizkie.

Eskuliburuari babes eta segurtasun gomendio sanitarioak jasotzen dituen eranskina gehituko zaio. Gomendio horiek Osasuneko sailbuordearen 2020ko ekainaren 1eko ebazpenean, uztailaren 12rako deitutako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako osasun-jarraibideei buruzkoan, emandakoak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko