Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Gobernu Kontseilua "Meatzaldea Ekoetxean" bildu da ekainaren 5ean "Ingurumenaren Nazioarteko Eguna" dela ospatzeko

2020-06-02

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren GArapena eta Azpiegituretako sailburuarekin, Iñaki Arriola Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuarekin eta Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.

Gaurko Gobernu Kontseilua “Ekoetxea Meatzaldea”n, Abanto eta Zierbenako ingurumeneko interpretazio-zentroan, egin da ekainaren 5ean “Ingurumenaren Mundu Eguna” dela eta.

Prentsaurrekoan, Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko deialdia aurkeztu du. Iñaki Arriolak BC3rekin klima aldaketari buruzko ikerketa, dibulgazio eta prestakuntza jarduerak sustatzeko egindako hitzarmena ere azaldu du.

AGINTARITZA ESKUDUNA

Prentsaurrekoan Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluan landu diren gaien ingurukoak azaldu ditu. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza erabat murgilduta dago datorren astelehenetik aurrera, ekainaren 8tik aurrera, 3. fasera igarotzeko lanetan. Bozeramaileak gaineratu duenez, “oso positiboa iruditzen zaigu Lehendakariari Euskadin agintaritza eskudun bakarra berreskuratzeko aukera ematen dion politika- eta erakunde-akordioa. Datorren astelehenetik aurrera, Euskadin deskonfinamenduaren neurri guztiak erabaki eta kudeatuko ditugu. Oso albiste ona da martxoaren erdialdetik bizi dugun salbuespen-egoerari amaiera ematen joatea”. 

BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERA

Josu Erkorekak gogorarazi duenez, asteon, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera sartuko da indarrean; Euskadin, DSBEarekin batera kudeatuko da, Lanbideren bidez. Bozeramaileak azaldu duenez “kudeaketa-gomendioa” izango da, eta gastua Kupotik deskontatuko da eta herritarrentzako izapideak argitzeko eta sinplifikatzeko aukera emango du; izan ere, Lanbide izango da laguntza horien “leihatila bakarra”. Josu Erkorekarentzat “akordio oso garrantzitsua da; izan ere, aurrerantzean, Euskadiko gizarte-babesaren sistema gure Ekonomia Itunaren erregimen bereziaren arabera finantzatuko dugu. Dagoeneko eskumen horretan ari gara lanean; Transferentzien Batzorde Mistoan sinatuko dugu, udazkenean”.

EUROPAKO FUNTSA

"Meatzaldea Ekoetxean" egindako prentsaurrekoan, Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburuak adierazi duenez Eusko Jaurlaritzari “oso garrantzitsua iruditzen zaio Espainiako Gobernuak “Next Generation Europe” Planaren baterako kudeaketarako duen konpromisoa; hura Europako Kontseiluak onetsiko du, ekainaren 19an. Egoera ekonomikoak ziurgabetasun ugari eragiten ditu eta, hori dela eta, oso garrantzitsua da Europako Funtsen kudeaketa bateratua egitea”.

Bozeramaileak azaldu duenez, datorren asteartean, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak koadro makroekonomikoko aurreikuspenak berrikusiko ditu.

Galdutako enplegua berreskuratzeko eta jarduera ekonomikoa martxan jartzeko, jarduketa sakona beharko da eta hura, gutxienez, hurrengo legegintzaldi osoan zehar luzatuko da. “Lehen neurriak abian jarri ditugu, dagoeneko, “Talka Plan”aren bidez, eta, dagoeneko, “Ekonomia eta enplegua suspertzeko estrategia”n ari gara lanean, 2025era begira. Estrategia horren helburua izango da hazkuntza-bideari berriz ekitea eta langabezia-tasa berriz ere % 10etik behera murriztea”.

3.FASERA IGAROTZEA

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak eta Osasun sailburu Nekane Murgak azaldu dutenez atzo Eusko Jaurlaritzak ekainaren 8ean hirugarren Fasera igarotzeko eskabidea aurkeztu zuen. Espainiako Gobernuari eskatutako dokumentazio guztia bidali zaiola adierazi dute bi sailburuek. Eusko Jaurlaritzak eskatu du Euskadi osoak aurrera egin dezala 3.fasera Lehendakariak gidatutako “Bizi Berri” planaren arabera.

Estatuko 3. fasearen behin betiko baldintzak ezagutu bitartean, Eusko Jaurlaritzak Euskadiren errealitatetik hurbilago dagoen ezagutza batetik eratorritako berezitasunekin aurrera egitea proposatu du.

Gai zerrenda

Prentsa dosierra

 

6 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Ingurumena_Eus
    2020-06-02

    Comentario de Twitter:
    🔵 Gobernu Kontseiluak Ekoetxea Meatzaldea zentroan egin du asteroko bilera

    https://t.co/sCuq6rp8NE

    ℹ️ Gaurko Go… https://t.co/kKfzjr0dqn

  • Argazkia SN Robot
    @Ihobe_Eus
    2020-06-02

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: 🔵 Gobernu Kontseiluak Ekoetxea Meatzaldea zentroan egin du asteroko bilera

    https://t.co/sCuq6rp8NE

    ℹ️ Gaurko Gobern…

  • Argazkia SN Robot
    @Ihobe_Eus
    2020-06-02

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: 🔵 El Consejo de Gobierno ha celebrado su reunión semanal en Ekoetxea Meatzaldea

    https://t.co/PBI9pQw8Cq

    ℹ️ El Conse…

  • Argazkia SN Robot
    @elemoza
    2020-06-02

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: 🔵 El Consejo de Gobierno ha celebrado su reunión semanal en Ekoetxea Meatzaldea

    https://t.co/PBI9pQw8Cq

    ℹ️ El Conse…

  • Argazkia SN Robot
    @elemoza
    2020-06-02

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: 🔵 Gobernu Kontseiluak Ekoetxea Meatzaldea zentroan egin du asteroko bilera

    https://t.co/sCuq6rp8NE

    ℹ️ Gaurko Gobern…

  • Argazkia SN Robot
    @xabiergv
    2020-06-02

    Comentario de Twitter:
    RT @Ingurumena_Eus: 🔵 El Consejo de Gobierno ha celebrado su reunión semanal en Ekoetxea Meatzaldea

    https://t.co/PBI9pQw8Cq

    ℹ️ El Conse…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)