Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

'Jarri ariketa fisikoa zure platerean' izeneko prestakuntza-tailerrak (2011ko maiatzaren 26a)

2011.eko maiatzak 24

Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak antolatutako ekintza, 'Nutrizioaren Egun Nazionalaren X. edizioa' dela-eta (maiatzaren 28a)

 

Maiatzaren 26an 'Jarri ariketa fisikoa zure platerean' izeneko zenbait prestakuntza-tailer egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Tailerrek ordu eta erdiko iraupena izango dute eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak antolatuko ditu, Euskadiko hiru hiriburuetan dituen prestakuntza-zentroen bidez. Maiatzaren 26an, 27an eta 28an, estatu mailan egingo diren hainbat jardueraren barruan garatuko dira tailerrak. Izan ere, maiatzaren 28an Nutrizioaren Egun Nazionalaren X. edizioa ospatuko da -Nutrizio, Elikadura eta Dietetika Elkarteen Espainiako Federazioaren (FESNAD) ekimena dena-. Aurtengo edizioa modu egokian jateak duen garrantziaren inguruan izango da, ariketa fisikoa ere aintzat hartuta.

 

"Jarri ariketa fisikoa zure platerean' izeneko prestakuntza-ekintzen tokia eta ordutegia (maiatzaren 26a):

- Gasteiz: Goizez 09:30ean; Arratsaldez 16:30ean

- Bilbo: Arratsaldez 16:30ean

- Donostia: Goizez 10:00etan; Arratsaldez 16:30ean

 

Harremanetarako datuak, tailerretan parte hartzeko:

- Gasteiz: Tel. 945 01 66 00; a-kontsumo.gelak@ej-gv.es

- Bilbo: Tel. 944 03 22 20; b-kontsumo.gelak@ej-gv.es

- Donostia: Tel. 943 02 25 90; g-kontsumo.gelak@ej-gv.es

 

Ariketa fisikoa modu erregularrean egitea eta elikadura egokia izatea bizitza osasungarri baten oinarri nagusiak dira. Bi aspektuok funtsezkoak dira heldutasunean agertzen diren baina gaztaroan sortzen hasten diren gaixotasun asko prebenitzeko eta tratatzeko.

Gure bizi-kalitatea hobetzen lagunduko diguten zenbait gomendio:

- Dieta egokia izan: nahikoa, orekatua eta askotarikoa. Bereziki, ez ezazu elikagairik kendu dietatik, baina saia zaitez koipe gutxiago jaten, fruta eta barazkien kontsumoa handitzen, dieta karbohidratoetan oinarritzen eta zuntz gehiago hartzen.

- Egunean 5 jatordu egin; eta kontuan hartu gosaria eguneko jatordu garrantzitsuena dela, egun osoko ariketa fisikoari eusten laguntzen du eta.

- Ez ahaztu ura edateaz. Zenbait elikagai, esaterako fruta eta barazkiak, likido-iturri aberatsak dira baina hidratazio-maila egoki bat mantentzeko egunean 1,5 litro ur edatea beharrezkoa da.

- Ariketa egin. Ariketak hartzen dugun energiaren eta gastatzen dugunaren arteko oreka mantentzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan