Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Tapia: "Txerto-fabrika izango gara eta hori garrantzitsua da; osasun fisikoak eta ekonomikoak batera joan behar dute"

2020.eko maiatzak 30
  • Donostian VIRALGENen txertoaren fabrikazioa eta Zamudion Griffols-Progenikak egindako testaren ekoizpenak funtsezkoak dira. Osasun-horniduren ekoizpen minimoa bermatu behar da.
  • Euskadin, automobilgintzaren sektoreak etorkizuna du, era guztietako teknologiak ekoizteko prestatua dagoelako, neutraltasuna eta eskaria sustatzeko.
  • Erantzunkizunez jokatzen jarraitu behar dugu. Ezin dugu ahaztu non geunden duela bi hilabete.

 Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, Radio Euskadiko Cronica de Eusakdi-Fin de Semana saioan. Tapia deseskalatze fasearen arduraduna da, eta koronabirusaren krisiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritza hartzen ari den neurri multzoa izan du hizpide. Beste hainbaten artean, honako hau azpimarratu du:

Euskadi txerto fabrika izango da eta hori garrantzitsua da. Hasieratik izan genuen proiektu honetan sartzeko aukera, eta orain badirudi VIRALGEN oso ondo kokatu dela txerto hori industria mailan ekoizteko orduan.

Hori garrantzitsua da, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzak Bio sektorean egin duen inbertsioa fruituak ematen ari delako. Bigarrenik, gainera, txertoak ekoizteko fabrika bat izango dugu, Euskaditik irisgarritasuna ahalbidetuko duena. Donostiako VIRALGENen txertoa fabrikatzea eta Zamudion Grifols-Progenikak egindako testaren ekoizpena. Osasun-horniduren ekoizpen minimoa bermatu behar da.

I+G gaitasunak ditugu, eta ezin gara kanpoko hornitzaileen %100en mende egon, eta denboraldi batean hornidura bermatua izatearen segurtasuna beharko dugu eta segurtasun hori mantendu antzeko egoera bat berriz gertatuko balitz.

Pixkanaka kalea berreskuratzen dugu, eguraldi onak irteteko gonbita egiten du, eta nahiz eta egoera konplexu batetik etorri eta hondartzara joan nahi izan, oraindik deseskaladaren II. fasean gaude eta arduraz jokatu behar da. Ezin dugu ahaztu nondik gatozen, erantzukizunez jokatzen jarraitu behar dugu.

Gogora dezagun garraio publikoan derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea, eta horietan dauden segurtasun pertsonek, maskara erabiltzen ez dela antzemanez gero, garraioa uzteko eskatuko digute. Ezin dugu ahaztu non geunden duela bi hilabete. Arduraz jokatzea eskatzen dugu, eta, gainera, Osasun Sailak plangintza oso zehatza egiten du, gerta daitezkeen kimuak kontrolatzeko. Elkar ulertzeko, 0 fasera itzuli behar bada, punturen batean itzuli beharko da, baina saiatuko gara gainerakoen konfinamendura ez eramaten

Gure helburuen artean dago III. fasean lurraldeen artean mugitu ahal izatea. Euskadi erkidego txikia da eta lurraldeen arteko harreman sozioekonomikoak oso garrantzitsuak dira. Ekainaren 8tik aurrera agertoki horretan egotea espero dugu.

Automobilgintzaren sektorean adi egon behar dugu, 2019ko amaieratik arazoak genituen Europan, eta une honetan, mundu mailako eskaeren jaitsieragatik, Estatu mailako neurriak hartu behar dira, Lehendakariak atzo eskatu zuen bezala.

Isurketak murriztea lortu behar dugu fabrikazio-prozesu osoan, karbono-aztarna murriztea gure automobilgintza-sektorea babestuz, ibilgailu elektrikoaren lasterketan egotea, baina gainerako teknologiak demonizatu gabe.

Automobilgintza etorkizuna duen sektorea da, mugitzen jarraituko dugu, baina dibertsifikatu egin behar da eta era guztietako teknologietarako prestatu. Renove Plan berriarekin bi gauza nahi ditugu:

Automobilgintzaren sektorea dinamizatzea eta errepideetatik hamar urtetik gorako ibilgailuak, gehien kutsatzen dutenak, erretiratzea

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)