Eu

Eusko Jaurlaritzak Betirako programa jarri du martxan, covid-19aren ondorioz hurbileko pertsonak galdu dituztenen doluan arreta emateko programa

2020.eko ekainak 01
  • Betirako programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du; doako zerbitzua da eta psikologiako profesionalek ematen dute arreta
  • 900 908 744 telefonoaren eta &fAwww.betirako.org; webgunearen bidez, 400 familia baino gehiagori lagundu ahal izatea aurreikusten da
  • Betirako Bazterketaren aurkako Funtsaren bidez garatutako hamar bat ekimenen artean dago, eta 303.000 euroko zuzkidura du
  • Zerbitzuak adin guztietako pertsonei ematen die arreta, eta familiarteko eta profesionalei bideratuta dago, dolu traumatikoaren konplikazioak prebenitzeko

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 1a

Kalkulatzen da Covid-19aren ondorioz hurbileko pertsona bat galdu duten pertsonen % 30ek beharko lukeela laguntza depresio-, antsietate- edo insomnio-sintomei aurre egiteko, besteak beste. Hala, profesionalen laguntzara garaiz joteak orainean prozesuari bide ematen lagundu dezake, bai eta etorkizunean egon daitezkeen ondorio psikologikoak prebenitzen ere.

Laguntzarako helburu horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Betirako programa jarri du martxan, Covid-19aren ondorioz hurbileko pertsonak galdu dituztenen doluan arreta emateko programa; EAEn 400 familia baino gehiago izan daitezke programaren onuradun.

Programa aurkezteko, ekitaldi sinbolikoa egin da; Salburuako hezeguneetan egin da, Ataria interpretazio-zentroaren ondoan. Ekitaldian, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea Betirako talde profesionaleko kideak eta doluaren inguruan lan egiten duten erakundeen ordezkariak -besteak beste Arabako “Vivir con voz propia”, Nafarroako “GOIZARGI” eta “Ciudades compasivas” sarea- ere izan dira. Sare horren ordezkari gisa Mandalara Elkartea, Bidegin Elkartea eta Fundación Doble Sonrisa izan ziren.

Halaber, Covid-19aren biktima diren familiartekoen kopuru txikia ere izan da bertan, eta Gasteizko hezegunean egin den nenufarren lore-eskaintzan parte hartu dute. Sare horren ordezkari gisa Mandalara Elkartea, Bidegin Elkartea eta Fundación Doble Sonrisa izan ziren.

“Mina hain da gogorra eta hurbilekoa, dagoeneko Betirako programako taldearekin lotura duten familiak ez daude prest ekitaldi publiko batean parte hartzeko”, esan du Blanca Angulo psikologoak.

Programa honen helburua hain da hunkibera, arduradunek leku enblematikoa aukeratu dute hura aurkezteko, ‘Ataria’; aurkezpen-ekitaldian Vitoria-Gasteizko Udal Musika Bandako metaleko boskotea izan da. “Gure ibilbidea hasteko, hildakoak ekarri nahi izan ditugu gogora, ohorezko aurreskuaren aintzatespenaren eta lore-eskaintzaren bidez”, esan du Betirako programako taldeak.

Betirako zenbait kanalez garatuko da: 900 908 744 telefonoa, www.betirako.org webgunea eta kontsulta presentzialak. Kasu guztietan, doako zerbitzua da, guztiz, eta irabazi-asmorik gabeko Agintzari kooperatiba sozialeko profesionalek emango dute arreta; Agintzari BOGAN kooperatiba-taldean dago (Agintzari, Zabalduz eta Hirube), psikologiako eta gizarte- eta hezkuntza-zerbitzuetako 700 profesional baino gehiago ditu, bai eta 3D enpresa ere, ‘Agurrak’ proiektuaren bidez, sarean aintzatesteko lineako espazio baten bitartez hurbileko pertsonen agurran inplikatuta dago.

Betirakok, 900 908 744 telefonoaren bidez, hasieran, entzun egiten du eta informazioa eta orientazioa ematen ditu; horretarako, deitzen dutenen zerbitzura jartzen du laguntzarako eta arreta psikologikorako prozesua.  Gainera, www.betirako.org webgunearen bidez programari buruzko informazioa emango da, eduki psikohezitzailea, besteak beste bideoak, audioak, artikuluak, gomendioak eta zuzeneko hitzaldiak. Webak, halaber, hautazko inprimakia jaso du, screening edo baheketa gisara, pertsona, familia eta profesionalei profesionalen laguntza jasotzea komeni zaien testatu eta identifikatzen laguntzeko.

Programa honako hauei zuzentzen zaie: Covid-19aren krisialdian birusagatik edo beste gaixotasun batzuengatik hurbileko pertsonaren bat galdu duten adin guztietako pertsonak; hurbileko baten bat bizitzen ari den dolu-egoerarekin nolabait arduratuta dauden eta informazioa eta orientazioa behar dituzten familiartekoak edo hurbileko pertsonak, eta osasun-eremuko, gizarte-zerbitzuetako, hezkuntzako profesionalak edo Betirako programaren arreta jasotzea mesedegarri izango luketen pertsonak bizitzen ari diren egoerak antzematen dituzten bestelakoak.

Gizarte Politiketako Sailak aurreikusten du Euskal Autonomia Erkidegoan 400 familiak baino gehiagok jo dezaketela Betirako programara laguntza eske. Udal-mailako oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik bideratuko dela aurreikusita, EUDELeko lehendakaria izan da bertan. Eraginpean dauden pertsonengana hobeto iristeko, informazio-kanpaina bat egitea aurreikusten da, osasun-zentroei eta gizarte-zerbitzuei zuzenduta, bereziki.

Zerbitzu honek zabaldu duen spotean, Andres Krakenberger-ek hitz egin du; koronabirusaren bi biktimen familiartekoa da eta berak ere gaixotasuna izan du eta ZIUn egon da. Andres Krakenbergerrek honako hau dio: “inpaktu oso gogorraren ondoren, zerbitzu honek lagundu dezake shock egoera hau hobeto eramaten, dolu osasungarria bizitzera iristeko unea lehenago aurkitzeko”.

Blanca Angulo psikologoak honako hau esan du: “pertsona gehienek galerak dakarren minari beren familiarteko edo hurbileko pertsonen laguntzarekin egin ahalko diote aurre, baina komeni da profesionalen laguntza ere izatea, heriotzak egoera traumatikoetan gertatu baitira”.

Beatriz Gazquez-ek, azken hilotan “Agurrak” ekimenaren -sareko agur birtualetarako: “Betirako barruan ere badago- sustatzaile izan denak, honako hau nabarmendu du: “Doluaren prozesuan agurra baldintza on batzuetan egin izan ez izanak arazoak so dezake. Agurrak prioektuaren bitartez, familiei eta lagunei agur horiek era birtualean egiteko aukera emango zaie”.

Betirako programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak onartutako bazterketaren aurka borrokatzeko funtsean aurreikusitako hamar ekimenen artean dago. Funtsa Covid-19aren ondorioz onartu zuen Jaurlaritzak, eta hamar milioi euroko zuzkidura du. Betirako programara 303.000 euro bideratuko dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 6 egun

    Lo que necesitábamos eran médicos y ayuda cuando nos hacía falta, y no que te dijeran que <>. Demasiado tarde para muchas personas, que o murieron o era tarde para cuando fueron atendidas. Y los que dieron orden de aplicar ese criterio letal de rositas, y encima se gastan 303.000 euros en una operación de propaganda política. Cada vez que oigo los anuncios en la radio se me revuelven las tripas.

Komunikabideek behera kargatzeko